Pyrenart

POCTEFA 2014-2020 (Espainia-Frantzia-Andorra) proiektuaren bigarren deialdian programatutako proiektua

pyrenart logos

Zuzeneko ikuskizunaren sektore ekonomikoa oso erakargarria da profesionalentzat Pirinioen alde bietan. Okzitanian eta Pirinioetako mugaren Espainiako eskualdeetan enpleguaren % 3a da. Hala ere, sektorearen alderdi finantzarioa ahula da, eta hedapen-zirkuituak beteta egoteak anplifikatu egiten du egoera hori.

Pyrenart-en apustua da talde artistikoei nazioarteko merkatu berrietan sartzen laguntzeko dinamika bat sustatzea. Izan ere, Pyrenart 2017ko azaroaren 9an sortu zen Espainia-Frantzia-Andorra Interreg Europar finantzazioaren barruan eta 1,3 milioi euro eman zitzaizkion (2 milioi euroko aurrekontua dauka hiru urtetan banatzeko). Pirinioetako mugaren lurraldeetan, bederatzi kultur eragile (bost frantziar eta lau espainiar) bildu dira eta, 2020ra arte, zuzeneko ikuskizunen sarea nazioartera zabaltzeko lan egin nahi dute.

Artistek elkarri laguntza emateko sare honek lanbide-heziketako programa bat proposatuko du (MOOC, mintegiak, topaketa profesionalak…) atzerrian beren eskumenen indarra handiagotzeko; mugen alde bietako sektore artistikoaren erakargarritasuna sendotuko du ekintza zuzenduen bidez eta, batez ere, atzerriko programatzaileentzat “Pirinioetako ibilbideak” zirkuituak sortuz; mugaren alde bietako artista espainiar eta frantziarrei laguntza emango die ikuskizunak sortzeko, atzerrian hedatu ahal izateko.

Kultur aktoreen gaitasunen hobekuntza eta mugikortasuna elkarrekin landuz, Pyrenart-en helburua da Pirinioen alde bietako zuzeneko ikuskizunaren praktika profesionalak atzerrira ateratzea.

Bazkide barriek Pyrenart-en esparruan datozen hiru urteetan abian jarriko dituzten ekintzak (prestakuntza, mintegiak, hitzaldiak, tailerrak, profesionalen behaketa, iturriak, topaketak) plataforma digital baten bidez emango dira, atzerriko jaialdietako presentzia eta proiektuaren bazkide bakoitzaren laguntza komunikatiboa.

Pyrenart 2018ko martxoaren 9an abiatu zen modu ofizialean Zaragoza Principal Antzokian eta martxoaren 12an l’Estive-n, Foix eta Ariège-ko Eszenatoki Nazionalean. 3

POCTEFA 2014-2020

POCTEFA (Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren izena) mugaren alde bietako lankidetzarako programa europarra da, hiru herrialde horietako mugaren aldeko lurraldeetako garapen jasangarria sustatzeko sortutakoa.

POCTEFA 2014-2020 Batasunaren laguntza finantzarioaren bosgarren belaunaldia da, mugaren inguruko eremu horretako integrazio ekonomikoa et soziala sendotzeko.

POCTEFAk mugaren alde bietako lankidetzako proiektuak finantzatzen ditu zati batean, Pirinioetako alde bietako eta eskualde mugakideetako agenteek pentsatu eta sortutakoak direnean, lurraldeko hazkunde zentzuduna, jasangarria eta inklusiboa babestuz. 4

EGITURA PROTAGONISTAK

POCTEFA 2014–2020 proiektuaren barruan, bederatzi egitura bazkide bildu dira Pyrenart proiektu komun eta handiaren inguruan.

▶ Bost egitura Frantzian

  • Réseau en scène Languedoc-Roussillon (Montpellier / Okzitania) – www.reseauenscene.fr

Réseau en scène-ren helburua da arte eszenikoen sektore profesionalaren bizitasunari laguntzea Languedoc-Roussillon inguruan. Kultur enpresentzako laguntza-gailuetatik harago, sareak sortzeko eta bertako eta atzerriko lankidetzak sortzeko dinamiketan oinarritzen da bere esperientzia. Réseau en scène Languedoc-Roussillon Europako lankidetza-dinamiketan dago 2009tik. Egitura hori, gaur egun, Europako funtsak (FSE, FEDER, Erasmus+, Culture) erabiltzen dituzten zenbait proiektuko bazkidea edo arduraduna da.

  • Le Parvis scène nationale Tarbes Pyrénées (Tarbes / Okzitania) – www.parvis.net

«Scène nationale» edo ‘eszenatoki nazionala’ zigiluak ikuskizunak hedatzeko xedeak ematen dizkio Le Parvis-eri, lan artistikoen ekoizpenari eremu nazionalean eta atzerrian laguntzeko xedeak, eta ikusleekin bitartekari izateko protokoloak garatzeko xedeak; horrek guztiak lankidetzako dinamika handia ekartzen du. Europa Cinémas Europako filmak zabaltzeko zinema-aretoen nazioarteko sareko kidea da Le Parvis. Lankidetzak egiten ditu Europako antzokiekin (Vidy Lausana, Berlingo Schaubuhne) eta bere jardueraren % 40 inguru atzerriko eremuan egiten du.

  • CIRCa, Auch Gers Occitanie (Auch / Okzitania) – www.circa.auch.fr

CIRCa, Pôle national cirque, Auch Gers Occitanie-k laguntza ematen die atzerriko artistei (egonaldiak, koprodukzioak, ekoizpen delegatua, zabalpena). Lotura handiak dauzka programatzaileekin, aholkulariekin, sare profesionalekin (20 herrialde jaialdian) eta, horri esker, diruz lagundutako sorkuntza-lanak atzerrira eraman ditzakete. Circostrada sareko kide aktiboa da CIRCa eta Europako Batasunaren Kultur Programak lagundutako bazkide izan da:

– [Circus] work ahead! (2013-2015) Europako ibilbide bat bilatzen duten artista gazteentzat.

– Unpack the Arts (2012-2014) komunikabideetan zirkuari buruzko diskurtso kritikoa garatzeko.

  • • L’Estive, Scène Nationale de Foix et de l’Ariège (Foix / Okzitania) – www.lestive.com

«Scène nationale» edo ‘eszenatoki nazionala’ zigiluak ikuskizunak hedatzeko xedeak ematen dizkio l’Estive-ri, lan artistikoen ekoizpenari eremu nazionalean eta atzerrian laguntzeko xedeak, eta ikusleekin bitartekari izateko protokoloak garatzeko xedeak; horrek guztiak lankidetzako dinamika handia ekartzen du. L’Estive-k lankidetzak egiten ditu Europako antzokiekin eta egiturekin (Belgikako Antzoki Nazionala, Vidy-Lausana, Andorrako Eszenatoki Nazionala…) eta bere programazioaren % 25 inguru atzerriko artistekin betetzen du.

  • OARA, Office Artistique de la Région Nouvelle-Aquitaine (Bordele / Akitania Berria) – oara.fr

OARA eskualdeko kultur agentzia da arte eszenikoen sektorerako. Sorkuntzarako eta hedapenerako gailuak erabiltzen ditu lankidetzako proiektuen barruan eta jardunaldi profesionalak antolatzen ditu eragileek taldean lan egiteko daukaten gaitasuna sendotzeko. OARA lankidetzan aritu ohi da Quebec-ekin eta kultur trukeak egiten ditu Akitania-Euskadi euroeskualdearen barruan. OARAk gaitasun handia dauka ekoizpenaren eremuan eta mugaz gaindiko sareetan. 5

Lau egitura Espainian

  • Bitò Produccions S.L. (Salt / Katalunia) – www.temporada-alta.net

Bitò Produccions-ek arte eszenikoen ikuskizunak eta jaialdiak ekoizten ditu. Nazioarteko esperientziarekin, Temporada Alta jaialdiak 25 edizio bete ditu. Edizio berrienetan atzerriko 20 ikuskizun baino gehiago ikusi dira, batzuk koprodukzioan. Temporada Altaren barruan, Europa Creativa programak diruz lagundutako «The Littell Project» proiektuan eta, Salt-eko Udalarekin batera, INTERREG Scène Catalane Transfrontalière proiektuan hartu du parte Bitók. Temporada Alta-k atzerriko ikuskizunak ekoiztu eta erakutsi ohi ditu.

  • Arte Eszenikoen eta Irudiaren Udal Patronatua (Zaragoza / Aragoi) – www.zaragoza.es

Alde batetik, PMAEI arte eszenikoak erakusten ditu bere antzoki bietan (900 eta 200 eserleku) eta zinea ematen du Filmotekan; bestetik, prestakuntza eszenikoa ematen die profesionalei bere Dantza Zentroan eta herritarrei Zaragozako auzoetako proiektu komunitarioetan. PMAEIk Zaragoza Cultural-en Kultur Lankidetzako Sailaren (Zaragozako Udala) laguntza dauka, Cultura Programaren proiektu biren arduraduna izan da, Eurocities sarean dago eta alde biko hitzarmenak dauzka Europako eta Iberoamerikako hiriekin.

  • Nafarroako Antzerki Eskola (Iruña / Nafarroa) – www.laescueladeteatro.com

30 urteko esperientzia arte eszenikoen programazioan eta prestakuntza artistikoan. 4.000 emanalditik gora. 300 ikuslerentzako antzokia. Trebakuntzako hiru gela.

Nafarroako Antzerki Eskolak IETMren barruan izan da (International network for contemporary performing arts) eta CELCITekin aritu ohi da lankidetzan ikuskizun latinoamerikar garrantzitsuen programazioan eta horietako artistek emandako ikastaroetan.

  • Bilboko Udala (Bilbo / Euskal Herria) – www.bilbao.eus

Kultura Sailak BAD antolatzen du, Euskal Herriko antzerki eta dantza garaikidearen jaialdirik garrantzitsuenak, bertoko eta atzerriko artistekin. BAD jaialdiak tokiko eta estatuko ekoizpenak atzerrira eramateko lan egiten du, jaialdiaren barruan egiten diren prestakuntza-ekitaldietan. Bilboko Udala «De Mar a Mar – Pyrénées de Cirque» proiektu europarraren bazkidea da. POCTEFA 2014-2020 lehen deialdian diruz lagundutako proiektua da eta zirkuaren inguruan egiten du lan, batez ere hasten ari diren artistekin.

Réseau en scène Languedoc-Roussillon

8 avenue de Toulouse

34078 Montpellier - France

▶ Krisje Beaumond

k.beaumond@reseauenscene.fr

+ 33 (0)4 67 66 90 99

+ 33 (0)6 83 67 98 50

▶ Riad Boukari

r.boukari@reseauenscene.fr

+ 33 (0)4 67 66 90 88

www.pyrenart.eu

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.