55

55

Radouan Mriziga
Belgika/Bélgica

50 mins | Dantza performancea/Danza performance |

ESTRENO EUSKADI

Bilbao Arte
urriak 26 (19:00)
EROSI SARRERAK
10€

Sinopsis

Zein da artistak ikuslearekin partekatu gura duen informazioa? Informazio asko ala gutxi eman ohi du? Eta zer transmititu nahi duzu? Obraren esanahia transmititu nahi du ala osatu dezala ikusleak berak? Bakarkako lan honetan, Radouan Mrizinga koreografo eta dantzariak etengabe jokatzen du ikuslearen ikuspegiarekin eta itxaropenarekin. Bere buruari ere jarri dizkio oinarrizko arauak. Arauok Arauak betetzean “formak” sortzen ditu, bere burua egoera korapilatsuan jarrita. “55” da koreografoaren aurreneko lana, eta Moussem Nomadic Arts Centre zentroak ekoiztutako trilogia baten estreinako partea da. Bertan koreografiaren, eraikinen, arte islamikoaren, artisautzaren eta arkitekturaren arteko erlazioa arakatzen du. Adimenaren, gorputzaren eta izpirituaren arteko oreka-ekintza moduan irudikatzen du gizakia. '3600' trilogiaren bigarren partea 2016an sortu zuen. '7', hirugarren partea, 2017ean estreinatu zen Kunstenfestivaldesarts jaialdian.

Konpainia

Radouan Mriziga (Maroko, 1985) koreografo eta dantzariak Marrakech-en eta Tunisen ikasi zuen dantza. Bere ibilbidea hasi zuenetik, Jean Mass eta Jacques Garrosen tutoretzapean jardun du. 2012an Anne Teresa De Keersmaeker-en PARTS dantza-eskola ezagunean graduatu zen Bruselan. Graduatu eta berehala kolaboratu zuen zenbait produkziotan, Bart Meuleman-ek Toneelhuis-en egindako “Half Elf Zomeravond” perfomancean esaterako. PARTS and De Munt Fundazioaren proiektua den “Re: Zeituing” produkzioko interpreteetako bat da. Produkzio horretan dantzari profesionalen belaunaldi berri batek De Keersmaeker-en errepertorioa berritu zuen. Claire Croizé-ren “Primitive”, Simon Tanguy-ren “People in a Field” eta Younes Khoukhou-ren “Becoming” perfomanceetan ere egin zuen dantza. Agudo ekin zion bere lanari eta 2013an ikerkuntzan aritu zen egoitzako artista moduan Moussem Nomadic Art Centre-n.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performancea: Radouan Mriziga
Akonpainamendua: Alina Bilokon
Ekoizpena: Moussem Nomadic Arts Centre
Koprodukzioa: C-mine (Genk), WP Zimmer (Antwerpen)
Kolaboratzaileak: Cultuurcentrum Berchem (Antwerp), Kunstenfestivaldesarts (Brussels), Pianofabriek Kunstenwerkplaats (Brussels), O Espaço do Tempo (Montemor-o-Novo), STUK (Leuven)

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO