A placer

A placer

Labuena Compañía
Cataluña

55 mins | Nuevas dramaturgias-Multidisciplinariedad | Castellano
La Fundición
urriak 20 (19:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

A Placer erdi ilunetan dagoen espazioa da, hondo-musika duena. A Placer nahi dudana egitea da. Ordu batzuez Nick Cave izatea, lurraren parean elkarrizketa bat izatea, gu musuka deskonposatzea edo oroimenak eraldatzea… A Placer Donald Trumpi muturrekoa ematea da, berehalako erantzuna ematea eta arratsalde bat lan egin gabe ematea. A Placer Labuena Compañía taldearen hirugarren antzezlana da. “Osos en el agua” lanari harrera ona egin zioten eta “La dona del sac” erraztasun eta malgutasun handiz sortu zuten. Horren ostean, Labuena Compañíak ildo beretik sortzen jarraitzea erabaki du. Hausnarketa, testua, ironia eta umorea lanaren funtsezko tresnak dira. Pieza barnekoia, garratza, dotorea eta gordina. A Placer lanean antzezle bi betidanik jendaurrean egin nahi izan dituzten eszenak zuzenean sortzen saiatuko dira. Ekintza asko proposatzen dituzte. Argia eta soinua agertokian zulatu nahi dituzte eurak teknikariaren lana eginez, eurak elkarren zuzendariak izanik, zuzentzaileak izanik, batak bestea osatzen duelarik. Hasiera-hasieratik errealitate erabat fikziozkoa da eta jolasten dira horrekin. Hala ere, pieza bat egiten dutenean sortzaile gisa duten egiazko errealitatetik abiatzen dira.

Konpainia

David Franch eta Arantza López 2011n elkartu ziren L'animal a l'esquena sormen-espazioan eta bideo-proiektu batean elkarrekin lan egin zuten. Sormen eszenikoaz interes berdintsuak zituzten, baina ibilbideak oso ezberdinak. Zenbait puntutan bat zetozen eta biek batera Labuena Compañía izenaz lan egitea erabaki zuten. 2013an lehen ikuskizuna sortu zuten, Osos en el agua, OSICen (Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya) laguntzaz. Sormen-egonaldiak lortu zituzten Azala Kreazio Espazioan (Gasteiz), CC Can Felipa-n eta Antic Teatre-n. 2014an Bartzelonako El meu veí fa performance zikloaren V. edizioan estreinatu zuten. Lan hori aukeratu zuen Antzerki Alternatiboen Sareak eta Espainian egindako jira batean aurkeztu zuten 2015-2016 denboraldian. 2105eko abenduan La dona del sac performance-lana estreinatu zuten Danza IN SITU V. Dantza Erakusketan Bartzelonako Arts Santa Mònica-n. Oloteko Festival Sismògraf-en, Bilbon, 2016ko Lekuz Leku-ren barruan, Ikerketa Performatiboaren Nazioarteko II. Topaketetan (zinea, dantza, uria eta genero-begirada) eta Bartzelonetan Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Orain A placer diziplina anitzeko lan eszenikoaz jira bat egiten ari dira.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua: Labuena Compañía
Sormen lana eta koreografia: Labuena Compañía
Testua: Labuena Compañía
Argazkia: Tristán Pérze-Marín, Abel Cunillera
Esker onak: Sala Beckett, Mónica Monge, Reinaldo Ribeiro, Sonia Barba, David Mallol, Maca y Cate, Mireia de Querol, Dani Rosado, Jordi Arqué, Roberto Provenzano, Dani Pino, Abel Cunillera, Pau Estrem.
Laguntzaileak: CAET (Festival TNT), Escena Poblenou, Antic Teatre

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO