Biraka

Biraka

Nerea Martínez
Euskadi

45 mins | Dantza garaikidea/Danza contemporánea |

ERABATEKO ESTRENALDIA/ESTRENO ABSOLUTO

La Fundición
urriak 26 (19:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

“BIRAKA bizi-esperientzia bat, dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko berdintasun eta desberdintasunei buruz gogoeta egitera eramaten nauena. Euskal Kulturarekin, historiarekin eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa egiteko eskatzen dit senak, tradizioaren osagaiak erabilita, mintzaira koreografiko garaikidearen bidez eraberritzeko.

Musikarako txalaparta aukeratu dut; izan ere, hasieran jendeari deitzeko erabiltzen ei zen eta bere erritmo tradizionalen bidezko bilakaeran erabilera eta material berrietara egokitu eta bereganatu ditu, tinbre eta melodia berriak sortzeko.

Eszenatokia toki pertsonal batetik dantza adierazteko espazioa da, sustraien barrenean sortzen dena (jatorria eta hasiera), behar duen guztia xurgatzen duena euren edo beste batzuen inguruan biraka (bilakaera) aberastuz eta espazio berri bat, neurea, sortuz”.

Konpainia

Portugaleten jaioa. Hango Elai-Alai dantza eta musika tradizionalaren taldearekin hasi zen dantzan. Dantza Klasikoa ikasi zuen Ana Rosa Tercerorekin eta Dantza Garaikidea, berriz, Matxalen Bilbaorekin. Irakaskuntza-ikasketetan diplomatua Gorputz-Hezkuntzaren adarrean. Dantzan sakontzeko Burgosko Dantza Eskola Profesionalean sartu zen; azken urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso zuen Dantza Garaikideko ikasketak amaitzeko han.
Euskadiko maisuekin eta koreografoekin ikasi du, baita Europa osoko dantza-konpainiekin ere. Interpretari aritu da Euskadiko, Suitzako eta beste leku batzuetako konpainientzat.
Koreografo moduan, azken aldi honetan, bakarkako proiektu baten erronkari eusten dio, norabide berria hartuta “Biraka” izeneko bere azken lanarekin.
Lehenago, beste sortzaile batzuekin kolaboratu eta piezak sortu ditu haiekin batera.

Fitxa artistikoa

Kontzeptu eta performancea: Nerea Martínez
Zuzendaritza: Nerea Martínez
Zuzendaritza-laguntzailea eta kanpo-begia: Matxalen Bilbao
Koreografia eta antzezlea: Nerea Martínez
Musika: Argibel Euba y Eneko Uribe
Jantziak: Mónica Lavandera
Eszenografia: Babel Studio
Argazkia: Borja Preciado
Argiztapena: Zigor Gorostiza
Ekoizpena: Nerea Martínez

Laguntza artistikoa: Matxalen Bilbao e Iñaki Azpillaga
Sorkuntza-egoitza hau duen proiektua: La Fundición-Bilbao l’animal a l’esquena, Espacio Espiral, Urduliz Kultur Etxea, Arragua Lekeitio, Baratza Aretoa
Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza (Kultura Saila), BilbaoEszena, La Fundición

Esker onak/Agradecimientos: Elai –Alai dantza eta musika taldea, Ibai Fresnedo, Danzalava, Babirusa Danza, Certamen Coreográfico de Madrid, Elena Martín, Eneko Valcarcel, Utopian

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO