Buñuel (Conversatorio Post-Mortem)

Buñuel (Conversatorio Post-Mortem)

MAKI escénica
Euskadi

90 mins | Antzerkia/Teatro | Gaztelania/Castellano
Pabellón 6
urriak 24 (20:00)
EROSI SARRERAK
10€

Sinopsis

“Hilda nago. Buñuelen mamua naiz”
Hilerri batean gazte batek elkarrizketa egingo dio Luis Buñuel zenari, doktoretza-tesia amaitzeko. Giro surrealista horretan hasiko da garai guztietako zinemagilerik onenetakoaren historian egindako ibilbidea. Ibilbide horretan aingeru-deabru hiltzailea, alter egoa, izango du lagun: elkarrekin garanduko dituzte haren bizitzako sekretu eta zehaztasunik liluragarrienak. Heriotza, zinema, artea, sexua, erlijioa, indarkeria…agertzen dira fikziozko topaketa honetan, oroimenaren mamuak balira bezala.
Testuaren partitura Ramón Barearen dramaturgia da, Luis Buñuelen irudietatik eta zinemaren hastapenetatik eta Buñuelen beraren, Jean-Claude Carriére-ren (haren gidoilaria eta biografoa), Max Aub-en eta Buñuelen emaztea zen Jeanne Rucar-en testu surrealistetatik abiatuta.

Konpainia

PABELLÓN 6 Arte eszenikoen sortzaileen elkarte bat da, Bilbon eratua 2011n. Hauek dira bere helburuak: Euskal Herrian, Arte Eszenikoekin lotutako jarduerak antolatzea, sortzea, sustatzea eta zabalkundea ematea.
Laborategi teatrala Arte Eszenikoetako profesionalentzat, ariketa, bilaketa eta ikerketa moduan sormen-proiektuak partekatzen dituztenentzat, praktika eta mestizajea bilatuz beste zuzendari, sortzaile eta aktore batzuekin.
Gazteen Konpainiaren proiektua sortu zen 2015ean, antolakuntzaren eta artearen arloko oinarri berberekin.
Maki Escénica y Audiovisual 2007an sortu zen “Nos sentamos a hablar” izeneko Arte Eszenikoei buruzko dokumentalarekin. Zenbait antzeztalderen lan-prozesuei bideoak eta ikuskizunetarako ikus-entzunezkoak ere egin ditu. Blas de Otero Fundazioarentzat eta Mugarik gabeko Medikuentzat lan egin duen ekoizlea eta banatzailea da eta, besteak beste, Karmele Jaioren eta Juan Gelmanen testuak eszenaratu dituena.

Fitxa artistikoa

Dramaturgia eta zuzendaritza/Dramaturgia y Dirección: Ramón Barea
Antzezleak/Intérpretes: Getari Etxegarai, Irene Bau y Mikel Losada.
Grafismoa eta jatorrizko musika zuzenean/Grafismo y Música original en directo: Naiel Ibarrola
Zuzendaritza-laguntzailea/Ayudante de dirección: María Goiricelaya
Zuzendaritzako laguntza-langilea/Asistente de dirección: Asier Gallego (Dantzerti)
Espazio eszenikoa/Espacio escénico: Ramón Barea/Naiel Ibarrola
Jantziak/ Diseño de vestuario: Zapatitos de charol
Argiztapenaren diseinua-multimedia-programazioa/Diseño de iluminación-programación multimedia: Eduardo Berja
Bideoa/ Edición de vídeo : Leire Juan
Kartelaren diseinua/Diseño de cartel: Naiel Ibarrola
Ekoizpena/Producción: Pabellón 6 Arte Eszenikoak / BAD / MAKI escénica (http://makiescenica.blogspot.com.es/)
Ekoizpen eragilea/Producción ejecutiva: Paula Gómez/Ramón Barea
Banaketa/Distribución: MAKI escénica (http://makiescenica.blogspot.com.es/)

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO