CHROMA,  don’ t be frightened of turning the page

CHROMA, don’ t be frightened of turning the page

ALESSANDRO SCIARRONI
Italia

35 mins | Danza-performance |

ESTRENALDIA ESTATUAN/ESTRENO ESTADO

Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa)
urriak 28 (19:30)
EROSI SARRERAK
10€

Sinopsis

Sinopsis
2013-15 aldian Veneziako Bienaleko dantzari buruzko atalean, Alessandro Sciarroni lan performatiboen sorrera ikertzen hasi zen interpretatzaile taldeekin, denboran eta espazioan errepikatzen diren ekintza indibidualen praktikak ardatz izanik. Venezian 14 interprete izan ziren sortzaile, 30 minutuz, sinkronian egindako jauziekin osatutako emanaldiaren bidez.
Baina “Migrant Bodies”proiektuaren esperientzian (2014aren eta 2015aren bitartean) izan zen artistak garatu zuenean praktika performatibo zeharo germinalerako ideia.

2015eko ekainean Veneziako Palazzo Grassin aurkeztutako “TURNING_thank you for your love” bertsioa artistaren azken jarduna izan zen Bienalean. Bertan, “Migrant Bodies” proiektuarekin hasitako ikerketa bost dantzariri transmititu zien, Pablo Esbert Lilienfeldek soinu-banda originalerako sortutako ikuskizun batean.
“TURNING_ migratory bodies” bertsioan, Sciarroni agertokira itzultzen da berak egiteko ekintza. Beste lan batzuetan bezala, ekintzaren iraupenari eta abiadura pixkanaka areagotzeari esker, interpretatzailearen eta ikuslearen arteko lotura hipnotikoa sortzen da. Bertsio bakoitzak bere interpretatzaileak ditu, baita artista bisualen, musikarien eta diseinatzaileen kolaborazioa ere, artistak berak eskatua ekintza bera bakoitzaren sentsibilitatearen arabera interpretatzeko, modu koherentean proiektuaren izenburuarekin: materialak eta puntuazio fisikoak gertakari indibidual bakoitzaren aldaketaren, bilakaeraren eta transformazioaren mende daude.
Azkenik lanaren izenburua “CHROMA, dont´t be frightened turning the page” izango da.

Konpainia

Alessandro Sciarroni artista, koreografo eta zuzendari italiarra da, ikusmen-arteetatik eta antzerkitik datorrena. Artista italiarren artean aktiboenetakoa da mundu mailan.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performancea: Alessandro Sciarroni
Argiztapena: Rocco Giansante
Dramaturgia: Alessandro Sciarroni, Su-Feh Lee
Soinua: Paolo Persia
Diseinua: Ettore Lombardi
Ekoizpena: Corpoceleste C.C.00#, Marche Teatro Theatre of significant cultural interest
Koprodukzioa: Centquatre-París, CCN2ENTQUATRE-PARIS, – Centre chorégraphique national de Grenoble,Les Halles de Schaerbeek
Laguntzailea: Ministry of Cultural Heritage and Activities and Tourism and the Autonomous Region of Friuli Venezia Giulia ;la Scena Contemporanea Bassano del Grappa (Italy), La Briqueterie – Centre de Développement Chorégraphique du Val de Marne (France), Circuit-Est (Quebéc), The Dance Centre (British Columbia) and HIPP The Croatian Institute for Dance and Movement (Croatia) La Biennale di Venezia – Biennale College 2015

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO