CONTRA LO PERFORMATIVO


PERFORMATIBOAREN KONTRA
Cally Spooner
Bulegoa z/b
17-10-23 (11:00-13:00)
Tailerra

Tailerrari buruzko informazio gehiago jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org

CONTRA LO PERFORMATIVO

Cally Spooner
Multinacional

120 mins | Seminario | Inglés con traducción al castellano
Bulegoa z/b
urriak 23 (11:00)
Doan

Sinopsis

Happening, okupazioa eta liburu baten laburpenaren arteko leku batetik, Cally Spooner-ek 2017ko azaroan Lovainako Playground Jaialdian estreinatuko den proiektu baten entsegua aurkeztuko du Bilboko BAD Jaialdian.
2015etik, Cally Spooner-ek antolaketa sozial, ekonomiko, biologiko eta neuronalen arteko loturak aztertu ditu, galdera honetara hurbilduz: Zelan irudikatu 2017an zehaztapen eta baldintza berriak performance konpainia baterako, konpainia korporatibo baterako edo, beste era batera esateko, beste batzuen konpainiarako?
Spooner konpainiako kide garrantzitsu batzuekin etorriko da Bilboko BAD Jaialdira; haiekin tailer bat eta entsegu publiko bat egingo ditu, eta gero performance bat egingo dute. Irakurketen bidez, gorputzarekin mugimenduekin eta musikarekin bata bestearengandik zelan jarraitu dezaketen hurbil egoten ulertzen ahaleginduko dira, nahiz eta independente eta bakoitza bere erritmoan aritu.

Ekintza hau egun bitan egingo da: tailerra urriaren 23an egingo da Bulegoa z/b zentroan, 11:00etatik 13:00ak arte (informazio gehiago bulegoa@bulegoa.org ) eta entsegu irekia 12:00etatik 18:00ak arte eta performancea urriaren 25ean egingo da 19:30ean La Fundición aretoan.

Konpainia

Cally Spooner (1983, Britainia Handia) artista Atenasen bizi da. Testuaz, soinuaz eta koreografiaz baliatzen da, gure garaiko erretorika politiko, ekonomiko eta mediatikoaren errepikapen absurdoak eszenaratzeko. Filosofiako prestakuntza jaso zuen, eta konposizio formal egonkorren eta gertakari sozial bizien arteko bide erdian kokatu zen gero. Haren lanetan, gorputzak, hizkuntza eta pentsamendua kontrolatzeko boterea dutenen eta ez dutenen arteko hierarkiak behartzen eta tenkatzen ditu.

Oraintsuko banakako erakusketen artean, Londresko Whitechapel Gallery-n 2017an, eta New Yorkeko The New Museum-en eta Amsterdameko Stedelijk Museum-en 2016an jarri zituenak nabarmentzen dira. Duela gutxi, taldeko erakusketa batzuetan hartu du parte: Serpentine Gallery, Londres (2017), eta Mugimenduko Irudiaren Bienala, Geneva (2016-17). Slimvolume-k eman du argitara Spooner-k idatzitako Scripts liburua (2016), eta Mousse-k atera du Collapsing In Parts eleberria (2012). Londresko Whitechapel Gallery-ko idazle egoiliarra da (2016-17).

Fitxa artistikoa

Ekoizpena: Playground Festival (STUK Kunstencentrum & M-Museum) de Lovaina
Koprodukzioa: Bulegoa z/b (Corpus), BAD
Laguntzailea

  • Europar Batasunaren Europa Creativa programa
  • Programa Europa Creativa de la Unión Europea

Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.

Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO