Feedback

Feedback

Cía. Ana Capilla Danza
Euskadi

60 mins | Danza-Concierto escénico / Dantza-Kontzertu Eszenikoa | Gaztelania/Castellano
Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa)
urriak 22 (21:00)
EROSI SARRERAK
10€

Sinopsis

Feedback kontzertu eszenikoa da. Zuzeneko musika eta dantzako ikuskizuna. Baxu elektrikoak, kontrabaxuak, gitarra akustikoak eta loopen jokoak soinua jartzen diote dantzaren, ahotsaren eta eszenako diskurtsoaren arteko elkarrizketari. Soinuaren inguruko laborategi irekia, ikerketa performatikoaren eta elkarrizketa biziaren bidez.

Kike Moraren “Evolución Natural” datorren diskoko konposizio batzuk lan honetan daude.
Feedback 2015ean hasi zen. Histeria Kolectiboa-n, La Fundición-en, Utopian-en eta Haceria-n izan ditu erresidentziak. Work in progress ikuskizunak Azkuna Zentroan, Barakaldo Antzokian, Bilboko La Karpinterian eta Jerezeko Sala La Quemá-n. Aurrestrenaldia La Fundición-en izan zen, 2016an, eta estrenaldia Haceria-n, 2017ko ekainaren 2an.

Konpainia

Sortzaile eszeniko bat da, dantza, performancea, inprobisazioa eta interpretazioa bateratzen dituena. Jatorriz Andaluziakoa da, baina Euskadin kokatu zen orain bederatzi urte. Dantza klasikoan lizentziaduna da, eta formakuntza izan du dantza garaikidean eta yogan.

Soloak egin ditu “Taupada”n, Dantzan Bilaka programaren barruan, eta “Nire ilearen penduluan” lanean, zeina haren azken sorkuntza baita; azken sorkuntza hori BAD jaialdiak 2016ko prentsaurrekorako egin zion mandatu bat da, orain dela gutxi obra labur gisa aurkeztu berri duena La Fundición aretoan eta kalean, Leioako (Bizkaia) Ondiztorren. Basati bikotea, Julia Färber-ekin osatua, Leioako Umore Azoka estreinatu zen. Haren lehenengo bideodantza, Tránsito´s, Stockholmeko ScreenDance jaialdian eta Rio de Janeiroko Dança em foco-Festival Internacional de Vídeo & Dança 2015 jaialdian hautatu zen; handik “Tránsito´s in Walk” sortu zen, eta, besteak beste, Algortako GART jaialdian, Bilbao Arte Ateak Zabalik-en, Victoria Ascasoren “Subir 100 escaleras” proiektuan, Okela espazioan, BLV Art jaialdian, Bilbao Art District-en eta Bartzelonako CCCBko Drap Art jaialdian egin zen.

Kepa Junkeraren "K" diskoan parte hartzeagatik grammy bat irabazi duen Kike Mora musikari eta konpositorearekin batera, Feedback taldea sortu du. Estreinaldia Hacerían egin zuen 2017an, eta aurrestreinaldia eta egonaldia, La Fundición aretoan. Gainera, “Work in progress” Azkuna Zentroan, Barakaldo antzokian, Bilboko La Karpinterian, Utopianen eta Jerezko (Cádiz) La Quemá aretoan.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performancea:Ana Capilla, Kike Mora
Soinua eta musika:Kike Mora
Eszena eta testuak:Ana Capilla
Argazkiak:Lucas Santos Bellido
Ikus-entzunezko irudiak:Roberto Aguilar
Argien diseinua:Marc Cano
Argien teknika: Arantza Heredia
Laguntzaileak: La Fundición, Haceria, Histeria Kolektiboa, Utopian.

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO