Sa prière

Sa prière

Malika Djardi
Frantzia/Francia

35 mins | Dantza garaikidea/Danza contemporánea |

ESTRENALDIA ESTATUAN/ESTRENO ESTADO

La Fundición
urriak 28 (21:00)
EROSI SARRERAK

Sinopsis

Bakarlan honen jatorria Malika Djardi-ren amaren fede islamikoa eta otoitzaren praktika dira. Emakume
biek elkarrizketa bat daukate eta beren ahotsen grabaziotik soinu-banda bat sortzen da, dokumentalaren
motakoa. Mintzaldi natural eta intimo horren bidez, gai ugari aztertzen dira, gogoeta espiritualak eta
beste batzuk sekularragoak. Bizitzaren zati pertsonalak eta familiarrak zabaltzen dira, unibertsala
eraikitzen lagunduz. Material hori, koreografoak kontu handiz uztartuta, hitzetatik musikaltasun antolatu
eta propio batera doa, dantzako materiala mugimenduari eskainiz, esandako berbak isiltasunera
jaurtitzen diren moduan. Sa prière sinesmen baten praktikan edo dantzari baten diziplinan aurkitzen
ditugun ekintza erritalen “mugitzen den” isla da.

Konpainia

Ikusmen-arteak ikasi ondoren, Malija Djardi Montrealeko UQAM Performing Arts eskolako goi-mailako
ikasketetan matrikulatu zen eta gero, 2009tik 2011ra, Angers-eko Centre National de Danse
Comtemporaine-n. 2014ko apirilean sortu zuen Sa prière bakarkako lana, Bruselako Danseur jaialdian.
Lan horrekin performancearen ikerketa egiten du, dokumentaziorako gaitzat hartuta. Bere azken lana,
Horion duoa, Seine Saint-Deniseko Rencontres Chorégraphiques Internationales-en aurkeztu zen 2016an.
Gaur egun 3 piezan ari da lanean, 2017ko urrian Bruselako La Raffinerie-n estreinatuko den proiektu
berria, Charleroi Danseko Bienalean.
2011z geroztik interprete modura egin du la Mélanie Perrier, Pierre Droulers, Joris Lacoste, Alexandre
Roccoli, Clyde Chabot eta Ola Maciejewska-rentzat. Pierre Droulers-ek gonbidatu du “Les Beaux Jours”
bakarlanean laguntzeko, 2017ko Kunstenfestivaldesarets-erako.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua, koreografia eta performancea: Malika Djardi
Ahotsa: Marie-Bernadette Philippon
Musika laburpenak: Rhianna (feat Calvin Harris) « We found love » – Jordi Savall « Tres Morillas »
Soinu diseinua: Benoit Pelé
Dramaturgia aholkularia: Youness Anzane
Gaztelerako itzulpena: La Fundicion Aretoa
Eszenografia: Malika Djardi, Florian Leduc
Argiztapena: Florian Leduc
Koprodukzioa: Charleroi Danses, Centre Chorégraphique de la Fédération Wallonie (Bruxelles)
Egoitzak: Skite Caen, “Afterskite” Atelier de París Carolyn Carlson, Rhizome Lyon, Charleroi-Danses, CND Lyon-Rhône Alpes
Esker onak: Benoit Pelé, Jean-Marc Adolphe, Fabienne Aucant

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO