Anarquismos (Por el medio de la habitación corre un río más claro)

*El espectáculo contiene desnudos integrales


Helduentzat

Anarquismos (Por el medio de la habitación corre un río más claro)

Pablo Fidalgo
Espainia

70 mins | Performance | Gaztelaniaz

ERABATEKO ESTRENALDIA

Teatro Campos Antzokia (Sala Teatro Aretoa)
urriak 23 (20:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Pieza honetako gorputzek ez dute historiarik, ez dute ez izenik, ez nortasunik. Mundura etorri zirenetik ez dela historia mugitzen aritu behar kontatu diete, baina historia goitik behera mugitzeko prestatuta etorri dira. Orduan gela batean sartzen dira eta galdera hauek egiten dituzte: elkarri begiratzea nahi duzue? Lengoaia bat asmatzea nahi duzue, nahiz eta lengoaia horren hitz bat ere ez jakin? Gela irla txikia da ibai basati baten erdian. Historiako korronteek gorputzak modelatzen dituzte eta horma batzuen kontra kolpatzen dituzte. Disidentziaren edo anarkiaren historiaz nahikoa balekite, beharbada, bizirik jarraitzeko aukera edukiko lukete. Baina nahikoa balekite, ez ziratekeen geratuko beste modu batez bizitzeko ahalegin desesperatua egiteari lotuta. Maitasun eta gorrotoaren korronte honetan, gorputzak bultzatuak dira, oreka ezinean, eta elkarrekin, elkar ukitzen, elkar ezagutzen jarraitzen badute soilik eta orduan soilik uler dezakete nortzuk diren, zer konpon dezaketen, oraindik zein bizitza eta zein harreman esplora ditzaketen, baita amaitzen ari den mundu batean zein abentura egon daitekeen ere.

Konpainia

Pablo Fidalgo (Vigo, 1984) antzerki-idazle eta sortzailea eta sendagile independentea da. “La educación física”, “Mis padres: Romeo y Julieta” eta “Esto temía, esto deseaba” olerki-liburuak idatzi ditu eta Pre-Textos etxeak argitaratu ditu. Averno argitaletxeak portugesez argitaratu du “Mis padres: Romeo y Julieta”. Poesiaren Injuve saria irabazi zuen “La retirada” (2012) lanagatik; eta Adonáis sariaren accesita “Crónica de las aves de paso” (2018) lanagatik. Mundu zabaleko zenbait herrialde eta jaialditan aurkeztu ditu bere lanak. Antzezlan hauek idatzi ditu: “O estado Salvaxe, Espanha 1939” (2013), “Habrás de ir a la guerra que empieza hoy” (2015) (Portugalgo Público egunkariak urteko ikuskizunik onentzat jotakoa) eta “Daniel Faria” (2016). “Romeo y Julieta” biografia pertsonalaren eta familiaren biografiaren bidez Historiaren memoriaz egindako ikerketa-proiektua da.

Antzerki-idazle gisa kolaboratu du Ana Borralho eta João Galanterekin. Hauekin “Allez mourir plus loin” pieza estreinatu du hTh Montpellierren. Eszenarako testuak “Autobiografía de mi generación” (MARCO, Vigo, 2014) eta “Tres poemas dramáticos” (Ediciones Liliputienses, 2015) liburuetan daude jasota. Santiago de Compostelako Cidade da Culturan Escenas do Cambio Jaialdiko zuzendari artistikoa da. Lisboan bizi eta lan egiten du.

Fitxa artistikoa

Testua eta Zuzendaritza: Pablo Fidalgo
Performerrak: Rocío Berenguer, Ángela Millano, Claudio da Silva
Argiaren Diseinua: Cláudia Rodrigues y Pablo Fidalgo
Zuzendari Teknikoa: Cláudia Rodrígues
Koreografia-laguntzailea: Flora Detraz
Soinuaren diseinua: João Bento
Produkzioa eta zabalkundea: O Rumo do Fumo
Produkzio eragilea eta zuzendaritza-laguntzailea: Amalia Area
Koprodukzioa: Maria Matos Teatro Municipal-Temporada 2017/2018, Teatro Municipal do Porto, Théâtre de la Ville, Centro Dramático Galego/Agadic/Xunta de Galicia, Festival BAD Bilbao,MA scène nationale – Pays de Montbéliard et Le Granit, Scène nationale de Belfort
Babesleak: Centro Dramático Galego; Agadic; Xunta de Galicia; Festival de Otoño de Madrid; Câmara Municipal de Lisboa / Polo Cultural Gaivotas | Boavista; EGEAC; Causas Comuns; Teatro do Elétrico; Marche Teatro / Villa Nappi Residences; NAVE Santiago de Chile y Câmara Municipal da Moita/Centro de Experimentação Artística (Vale da Amoreira)
Zabalkunderako argazkiak: Luis Nocete
Portugaleko Kultura Ministerioaren Direcção-Geral das Artesek finantzatutako egitura da O Rumo do Fumo

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO