Archive

Helduentzat

Archive

Arkadi Zaides
Frantzia

65 mins | Dantza |
Teatro Campos Antzokia (Sala Teatro Aretoa)
urriak 24 (20:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Zaides Bielorrusian jaio zen 1979an. Bere ikasgelako ume judu bakarra izatearen desberdintasuna bizi izan zuen. Tel Avivera joan zen 1990ean eta dantzak liluratu zuen. Yasmeen Godder-entzat egin zuen dantza eta Batsheva Dance Company-ko ekipo indartsuaren parte izan zen. Gaur egun, koreografo eta dantzari independentea delarik, Frantzian bizi da eta bere lana askatasun handiagoarekin garatzen du. "Archive" lanak oso erantzun aurkakoak izan zituen Tel Aviven estreinatu zenean baina oso ondo onartu zen Parisen. Chaillot antzokian aurkeztu zen, non 1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala egin baitzen. Aurreko lan batzuekin, "Quiet" eta "Solo siento", Sevillako Dantzaren Hilean eta Bilboko BAD Jaialdian egon zen. Orain Madrilen egin du debuta du "Archive"-rekin eta badirudi pieza horrekin hauxe esaten digula: “Harrikada bat dantza da”.

Konpainia

Arkadi Zaides-engan (Bielorrusia, 1979) gorputzen liskarra Ekialde Ertaineko eraikitze historiko-politikoa definitzen duten mugetan egiten da, etengabeko gatazkan dagoen lurraldea, non teknologiak eta irudiak zehazten baitute koreografia sozialak.
“Laztan ban dantza da”. Pina Bausch-en behin betiko esaldi hori egiatzat hartzen badugu, orduan kide bati harri bat botatzea ere dantza dela onartu behar dugu. Arkadi Zaides israeldar sortzaile polemikoaren Archive bakarkako lan biribila argigarria da. Bere ia lan osoaren moduan, pieza berri honek israeldar eta palestinarren artean dagoen etengabeko tentsioarekin dauka zerikusia. Oraingoan, sortzailek B’Tselem Proiektuarekin batu zen. Giza Eskubideen aldeko Informazio Zentro Israeldarraren ekimena da eta 2007tik bideo-kamerak banatzen ditu gatazka handiko guneetan bizi diren palestinarren artean, giza eskubideen urraketak dokumentatzeko. Arabiarrek daramatzate kamerak eta, hortaz, bideoetan israeldarrak baino ez dira dokumentatzen tentsio handiko une horietan. Zaidesek bideoetako 4.500 ordu aztertu zituen eta keinu-sorta horretatik gorputzaren hiztegi oso bat atera zuen; eztarriko hotsekin batera, esaldi koreografiko bihurtzen ditu arazo geopolitikotik harago joateko eta gorrotoaren eta indarkeriaren keinuen katalogo unibertsal bihurtzeko. Bere gorputza da, beraz, izenburuko artxiboa.

Fitxa artistikoa

Artxiboko materialak: B’Tselem-en “Camera Project” proiektuko boluntarioak – Lurralde Okupatuko Giza Eskubideen aldeko Israeldar Zentroa/Voluntariado para el “Camera Project” de B’Tselem- Centro Israelí para los Derechos Humanos en los Territorios Ocupados: Iman Sufan, Mu’az Sufan, Bilal Tamimi, Udai ‘Aqel, Awani D’ana, Bassam J’abri, Abu ‘Ayesha, Qassem Saleh, Mustafa Elkam, Raed Abu Ermeileh, Abd al-Karim J’abri, Issa ‘Amro, Mu’ataz Sufan, Ahmad Jundiyeh, Nasser Harizat, Abu Sa’ifan, Muna A-Nawaj’ah, Oren Yakobovich, Nayel Najar.
Kontzeptua eta koreografia: Arkadi Zaides
Bideo-kontsultorea: Effi y Amir (Effi Weiss eta/y Amir Borenstein)
Soinu-artearen dramaturgia eta ahotsa: Tom Tlalim
Aholkularitza artistikoa: Katerina Bakatsaki
Jantziak: Adam Kalderon
Argien diseinua: Thalie Lurault
Urruneko kontrolaren interfazea: Pierre-Olivier Boulant
Zuzendari teknikoa: Etienne Exbrayat
Soinu-teknikaria: Cyril Communal
Nazioarte-mailako banaketa: Key Performance / Julia Asperska & Koen Vanhove                  
Esker on bereziakMyriam Van Imschoot
Produkzioa: Arkadi Zaides / Institut des Croisements
Koprodukzioa: Festival d’Avignon, CDC Toulouse, Theatre National de Chaillot, CNDC Angers, The Emile Zola Chair for Human Rights.
Egoitzak: CDC Toulouse, CNDC Angers, STUK Leuven, Theatre National de Chaillot, WP Zimmer, Amsterdam Master of Choreography.
Babesleak: Ministerio Francés de Cultura / DRAC Auvergne-Rhône-Alpes.

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO