Flipper

Adin guztietako ikusleak

Flipper

UNPLUSH
Suitza

60 mins | Dantza - Antzerkia - Ikus-entzunezkoak | Ingelesa (azpitituluekin)

ESTRENALDIA ESTATUAN. KONPAINIA HONEK ACT JAIALDIKO SARIA JASO ZUEN 2017AN

La Fundición
urriak 20 (19:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Flipper, izen bereko telebista-saioko heroia, Kathy izeneko izurde eme batek antzezten zuen. Elkarrizketa batean, Kathyren entrenatzailea zen Rick O’Barryk kontatu zuen animaliak sufritu egiten zuela gatibu zegoelako eta bere besoetan hil zuela bere burua. Lekukotza horretatik abiatuta, "Flipper" lanak ikerketa bat aurkezten du eta Kathy, Rick O’Barry eta ikerlari baten rolak egiten dituzten hiru artista biltzen ditu. "Flipper" lanaren helburua da Kathyren tragediako pertsonaien inplikazioa argitara ateratzea. Gertakarien ziklo benetakoa edo fikziozkoari buruzko zenbait hipotesiren bitartez, lana pertsonaien jabe egiten da eta ikusleak beren ilusioen jabe egiten dira.

Konpainia

Unplush dantza eta antzerki konpainia 2015ean sortu zen eta Bernan dauka egoitza. Ekoizpen artistikoak proposatzen ditu antzokietako azpiegituren barruan eta kanpoan, Suitzan eta atzerrian. Eremu desberdinetako artistak biltzen ditu (dantza, arte bisualak, bideoa eta musika). Era askotako ikusleak dira helburua, umorearen eta fisikotasunaren bidez, ohiz kanpoko gaiak landuz, diziplinartekotasunari eta balio moralei desafio egiteko.

Fitxa artistikoa

Eszenaratzea eta koreografia Marion Zurbach
Performancea eta koreografia Johnny Lloyd, Peter Cripps Clark, Eve-Marie Savelli
Bideoa Matteo Taramelli
Musika Henrry Bonnet
Jantziak Myriam Casanova
Argiak Jonas Bühler
Soinua Olivier Famin
Ekoizpena Yannique Müller & Dampfzentrale Bern

 

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO