GERMINAL

Lagun eta adiskideak:
Oso pozgarria da guretzat urriaren 17an “Germinal ikus-entzunezko proiektua sorreratik orain arte” aurkeztea, Inés Bermejoren eta nire eskutik, Bilboko Rekalde Aretoan.

Dokumental-sail honetako lehenengo dokumentala —oraindik estreinatu gabea— June Crespo artistarekin (artista plastikoa, Iruñea, 1982) grabaturik Bizkaiko Aldundiaren, Eremuak-en eta Tabakaleraren laguntzarekin, bigarren fase batean sartuko gara: hainbat sortzailerengana eta diziplinatara hurbilduko gara euren lan-egun batean eurekin egon ondoren hiru bideo txiki (teaser izenekoak) egiteko.

2018ko BAD jaialdiaren barruan eta haren laguntzarekin, proiektuaren aurkezpenaz gainera, hiru biedoklip ikusi ahal izango dituzue. Gure gogokoak diren eta parte hartuz proiektua babestu duten hauek egin dituzte bideoklip horiek: Ainara LeGardon, Isaak Erdoiza eta Blanca Arrieta.

Germinal, arte gurutzatuen proiektu bat. Sormen eszenikoaren prozesuei buruzko dokumentu bisualak [edo ez].

Germinalek artezko eta arteari buruzko dokumentu bisualen sail bat izan nahi du erregistratzeko nolakoa den lana prozesuan, nola artikulatzen den pentsamendua eta zein den artisten sormen-lana.
Carla Fernández eta Inés Bermejo.
GERMINAL Rekalde Aretoan (Rekalde zumarkalea, 30, Bilbo) aurkeztuko da 2018ko urriaren 17an, 18:00etan.

Gonbidatuta zaude gurekin egotera, espero dugu bertan ikustea!

https://carlafernandezartistavisual.wordpress.com/

https://inessbermejo.wordpress.com/eremuak

 

GERMINAL

CARLA FERNÁNDEZ & INÉS BERMEJO
Euskadi

45 mins | Ikus-entzunezko dokumentuak |

Erabateko estrenaldia / Helduentzat

Sala Rekalde
urriak 17 (18:00)

Sinopsis

BAD 18 jaialdiaren barruan eta horrek lagunduta, GERMINAL proiektuaren barruan gonbidatuak izan diren artisten hiru teaser –sorkuntza-prozesuei buruzko agiri bisualak- aurkeztuko dira. Ainara LeGardónek MUSAC, musika elektronikoari eskainitako gauerako piezaren prestakuntza-lanak; Isaak Erdoizak, MASA, eszenatokirako piezaren entseguak eta Blanca Arrietak, “Puzzling”, ikerketa fisikoa. hiru dimentsiotako objektuak jokoan.
“Germinal” Sorkuntza eszenikoko prozesuei buruzko ikusizko dokumentua da [edo ez]. “Germinal” artearen eta arteari buruzko ikusizko laguntza- sorta bat da, prozesuan den lana zertan den jakiteko eta pentsamendua eta artisten sorkuntza-lana nola eratzen den ikusteko.

Konpainia

Ines Bermejo

Getxo, 1986. Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Eszenikoetan eta Ikusizko Kulturan masterra Euskal herriko Unibertsitatean. Arteari eta kulturari lotutako ekitaldi eta lehiaketen komisariotzan, zuzendaritzan, antolakuntzan eta produkzioan egiten du lan. honako erakunde hauetan jardun du: Guggenheim Bilbao Museoan, Leipzig-eko D21 Kunstraum-en, Bilbao Arte fundazioan, Euskal herriko Unibertsitatean eta Innsbruck-eko Bäckerei- Kulturbackstube-n. Artista denez gero, ikaragarri gustatzen zaizkio dantza eta bideo-sorkuntza, eta biak uztartzen ditu performantziarekin.

Carla fernández

Monterrey, México 1978. Arte Dramatikoan lizentziatua (Sevilla) eta Zinema Dokumentalean eta Gizartean masterra (Bartzelona). haren arte-jarduera eta -sorkuntza zuzeneko eta ikusizko arteen artean mugitzen da; horietan, pertzepzio berriak eta esperientzia partekatuak bilatzen ditu. Beste artista batzuekin jarduten du lankidetzan, bere erreferentziak direlarik performantzia-adierazpideak, soinu- artea, arte plastikoa eta zinema- kultura. Sortzeko, zabaltzeko eta ezagutzeko tresna gisa hartutako gorputzari buruzko ikerkuntza eta jardunbidea sustatzen ditu; horren bidez agertzen diren kontzeptu eta kezkek baldintza egokiak eskaintzen dituzte, norberak mugitzeko eta sortzeko nahiak eta arrazoiak aurki ditzan.

Fitxa artistikoa

Soinua: Óscar Villegas
Kamara eta edizioa: Carla fernández
Ekoizpena: Inés Bermejo
Laguntzak: festival BAD, Tabakalera

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO