Poesía a la carta. Menu del día “mujeres poetas”

Sarrerak lehiatilan soilik
Adin guztietako ikusleak. Pases cada 15 mins


autobuses_p6

Poesía a la carta. Menu del día “mujeres poetas”

MAMA CREA
Euskadi

15 mins | Esperientzia eszenikoa | Gasztelaniaz
Pabellón 6
urriak 26 (18:00)
3 €

Sinopsis

Mama Crea konpainiak besteak ez bezalako esperientzia eszenikoa, soinuz, usainez eta testuraz beterikoa bizitzera gonbidatzen zaitu, poesiara hurreratzeko mintzaira sentsorialaren bidez. Esperientzia hau lotuta dago proiekturako beren-beregi maneatutako postrea dastatzearekin.
4x4 neurriko gela da jatetxe txikia eta bertan zain izango dituzu poesiaren menua atontzen duten sukaldari bi. 15 minuturik behin zabalduko ditu ateak jatetxeak, 4 pertsona sartu daitezen gelan. Mahaikideek erabakiko dute menuko 5 plateren artetik zer dastatu nahi duten. Esperientziak 10 bat minutu iraungo du. Oraingo honetan eguneko menua “Mujeres poetas da”.
Mahaia aurretiaz eduki behar da hartuta. Horretarako nahikoa da mezu elektronikoa bidaltzea info@mamacrea.com helbidera, datu hauek adierazita: izen-abizenak, mahaikideen kopurua (1etik 4ra) eta harremanetarako telefonoa. Jatetxeko arduradunak harremanetan jarriko dira zurekin, lekurik dagoen jakinarazteko eta ordua finkatzeko.

Konpainia

Arte eszenikoak garatzeko modu berrietan kuxkuxean gabiltzan pertsona talde bat gara. Artean, sormenean eta bestelako arloetan dabilen jendearekin elkartzea gustatzen zaigu. Ezberdinak, angelu ezberdineko begiradak eta konbentzionaletik ateratzen denak erakartzen gaituzte. Produktu artistiko pertsonalizatuak egiten ditugu.
www.mamacrea.com
Oraingo honetan Jon Urrutia musikari eta sortzailearekin batuko gara.
www.trakamatraka.com
Egitura – Jatetxea
“Poesia a la carta” saioko jatetxea erabilera askoko espazio moduan dago pentsatuta.
Eseri eta solasean jarduteko lekua.
Egitura 20tik 26ra egongo da instalatuta material bibliografiko interesgarriekin.

Fitxa artistikoa

Konpainia: Mama Crea
Sukaldariak: Jon Urrutia y Nuria M. Cres
Jantziak: Ángel Amor
Eszenografia: Menos Lobos
Zuzeneko musika: Jon Urrutia
Parte-hartzailea: Charamel Gozotegia

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO