PRESENTACIÓN LIBRO: “Muelle 30 urte”

Liburuaren prezioa: 18 €

PRESENTACIÓN LIBRO: “Muelle 30 urte”


Euskadi

60 mins | Aurkezpena |
Bilbao Arte
urriak 22 (17:30)

Sinopsis

Liburu honen aurkezpenak Muelle 3 espazioaren memoria gomutatzeko modu berri baten inaugurazioa izan nahi du; izan ere, espazio horretan dantza, prestakuntza, ikerketa eta arte eszenikoen sorkuntza landu ziren 32 urtez.Ukitzekomodukomemoria,memoriabisuala liburuaren orrietan barna aurkituko duguna, aktibatzeko gorputzaren premia duen memoria; espazio horren barruan esperimentatu eta ikusi ziren proposamen eszeniko guztien bidez eta argazkien eta testuen bidez irudimena hegan jartzen digun bidaia. Aurkezpena Anti liburu- dendan egingo da, eta eskala-murriztu egingo da: Muelle3-ko ehun metro karratu diafanoetatik 50 metro karratu apalez eta erakustokiz betetako Anti liburu-dendara joango gara eta azkenik, liburuaren 0.06 metro karratuetara. Bertaratzen direnen artean gorputz-ukituak egongo dira. Liburu-dendako erakusleihoa lurrundu egingo da beharbada, Muelle3 espazioko leihoak klaseetan, entseguetan edo ekitaldietan lurruntzen ziren modura.
1984 eta 2018 urteen artean, Muelle3 aldatuz eta eraldatuz joan da, hura gestionatu duten pertsonen eta taldeen antzera (proiektuak propioak, bitxiak eta askotarikoak izan ziren), betiere hari ikustezin batek josita: espazio erabilgarri eta irekia izatea mugitzen ari ziren gorputzentzat, esperimentazio eta prestakuntza pertsonalerako leku babestua izatea eta dantzaren eta arte eszenikoen sorkuntza artistikorako espazioa izatea lekua egiten ari ziren bertoko pertsona eta konpainientzat.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua: Matxalen de Pedro
Ekoizpena: Olatz de Andrés, Igor de quadra, Matxalen de Pedro
Bideo-instalazioa: Carla fernández
Soinu-aurkezpena: Saioa Olmo
Liburu batekin lotzeko proposamena: Feli Estévez
Eskaintza fantasmak: Olatz de Andrés, Matxalen de Pedro

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO