Sareak

pyrenart logos
Ikuskizun honek mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)


Adin guztietako ikusleak

autobuses_p6

Sareak

ORGANIK DANTZA-ANTZERKI
Euskadi

70 mins | Dantza-Antzerkia | Gasztelaniaz
Pabellón 6
urriak 25 (19:30)
EROSI SARRERAK
5 €

Sinopsis

Itsas zabaleko arrantza gizonezkoak ibiltzen diren moduan, portuan andrazkoek konpontzen dituzte sareak, lanbide horretako tresnarik baliotsuena. Hala ere, lan horretan mendeetan ibili izan arren, 2012an onartu eta aintzatetsi zen Euskadiko saregileen profesionaltasuna.
“Sareak” lanean emakume horien egoera aldarrikatzailea interesatzen zaigu, bai eta gaur egun desagertzeko zorian egotea ere. Koreografikoki, saregileen lanaren fisikotasunari emango diogu arreta (lan zehatz eta errepikakorra, ordu luzeetan egoera estatikoan egin behar dena), bai eta sareen sinbologiari eta horiek gogora ekartzen digutenari ere. Izan ere, andrazko horiek manta zulodun handi horren azpian daukaten bizitzaren irudiak ekarriko ditugu.
“Sareak” lanean, bost emakume protagonistek arrantza portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironikoa erabilita.

Konpainia

Organik 2002an sortu zen baina 2007tik aurrera izan du sormeneko jarduera jarraitua. 2011tik geroztik, Euskal Herrian sendotutako konpainietako bat da bere ibilbidea, ikastetxeetan dauden hezkuntza proiektua eta profesionalak prestatzeko lana kontuan hartuta.
Natalia Mongek zuzentzen du Organik hasieratik. Sormen-lanetan, alderdi pertsonaletatik abiatu eta gaurkotasunaren unibertsora eramaten ditu mendebaldeko gizarte honetan kezkatzen gaituen alderdi humanoa partekatzeko. Testua eta dantzaren arteko hizkera bat oinarri hartuta, mugimendua erabiltzen du emozioak adierazteko, interesatzen zaionaz hitz egiteko. Konposizioetan paisaia desberdinak bilatzen ditu mundu soinudunarekin daukan loturaren bidez, eta ia beti begirada ironiko batekin. Bere lanak estatuan eta atzerriko jaialdietan ikusi dira (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, Kolonbia, Argentina, Kuba eta Korea).

Fitxa artistikoa

Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
Sormena eta interpretazioa: Pilar Andrés, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
Musika: Laurentx Etxemendi
Argien diseinua: Marc Cano
Kanpoko begia: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
Jantziak: Sinpatron
Ikuskizun honek mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)
Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO