TALLER: Heartbeat

TALLER: Heartbeat

SANDRA GÓMEZ
Valentzia

150 mins | Tailerra |
Centro Municipal de San Francisco
urriak 19 (16:00)
INSKRIPZIOA
5€

Sinopsis

Dantzan egiteko gogoa daukaten 18 urte gorako helduentzako tailerra. Parte hartzeko ez da beharrezkoa dantzaren teknika zehatzik ondo jakitea.
Heartbeat mugimenduko bakar-saioa sortzeko zabaldutako materialak eta tresnak ordenatzean sortu da tailer hau.
Lan-saioan, denbora-tarte batean dantzan geratu barik egiteko ariketa proposatzen da. Abiapuntua dance, techno eta musika elektronikoko playlist bat da, mugimenduaren oinarri izan dadin. Musikaren pultsazioak markatzen du erritmoa eta pizgarria eskaintzen dio gorputzari mugitzeko.
Mugimendua landuko da energiaren erabilera, kudeaketa eta modulazioaren emaitza modura eta ez forma itxien koreografia modura.
Lan-saioak zati bi izango ditu: lehen zatian adierazteko gaitasuna zabaltzeko jarraibide eta tresnak proposatuko dira, mugimenduan gorputzaren, denboraren eta espazioaren kontzientzia garatzeko. Bigarren zatian denbora-tarte batean dantzan egitea proposatzen da, gorputzean denboraren, espazioaren eta energiaren mugak bilatuz.

Konpainia

Sandra Gómez. Valentziako Arte Ederretako Fakultateko Ekoizpen Artistikoko masterra (Pentsamendu Garaikidea eta Kultura Bisualaren espezialitatea). Arte Dramatikoan lizentziatua da Valentziako ESADen (Arte Dramatikoko Goi Eskola) eta prestakuntza zabala dauka dantza garaikidean Valentzian eta Bruselan. 2006an Thierry Salmon proiektuan hartu zuen parte Pippo del Bono zuzendari italiarrarekin. 2008an Mugatxoan proiektuan hartu zuen parte, Ion Munduate eta Blanca Calvok zuzenduta, eta 2014an En esta parte esquinada de la península proiektuan hartu zuen parte Claudia Días koreografoarekin. 2001etik Vicente Arlandis-ekin ari da LOSQUEQUEDAN taldean sormeneko eta ikerketako hainbat proiektutan; gero estatuko jaialdietan antzezten dituzte. 2012tik bere ikerketa-ildoa dauka eta gorputzari eta mugimenduari arreta ematen dieten proiektuetan dabil lanean. Horien artean daude Heartbeat (Valentzia, 2017), No soy yo (Valentzia, 2016), Tentativa and Guests (Valentzia, 2016-2014), The love thing piece (Madrid, 2013) eta Tentativa (Valentzia, 2012).

Fitxa artistikoa

Eguna: urriaren 19a
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia
Ordua: 16:00-18:30
Izena ematea: www.badbilbao.eus Urriaren 10tik aurrera
Prezioa: 5 euro.

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO