Tutuguri


Tutuguri

FLORA DETRAZ
Frantzia-Portugal

25 mins | Dantza soinuduna |

ESTATUKO ESTREINALDIA. INSTITUTU FRANTSESAN LAGUNDUTAKO IKUSKIZUNA

La Fundición
urriak 26 (19:30)
EROSI SARRERAK

Sinopsis

Hemen, ahots-kordak eta gorputza jokoan jartzen dira, “TUTUGURI” dantza bat ikustea eta entzutea da.
Ahots-gorputz honetatik era guztietako soinuak datoz: kantuak, xuxurlak, elkarrizketen zatiak, animalien soinuak, umetxoen oihuak edo estralurtarren txilin-hotsak. “TUTUGURI” laneko soinuak irrist egiten dute eta keinuekin talka egiten dute.
Batzuetan, entzun daitekeena ikus daitekeenari dagokio; beste batzuetan, ostera, “teleskopiatu” egiten dira, aldatu, ustekabeko mihiztadura nahasgarriak sortzen dituzte.
Gorputza ontzi bihurtzen da, izaki, nortasun eta historia ugari biltzen dituen babeslekua. “TUTUGURI” munduak bildu dituen izakia da.

Konpainia

Flora Détraz dantza eta literaturaren arloetako prestakuntza dauka eta Rillieux-la-pape-ko Zentro Koreografiko Nazionalean dago, Maguy Marin-ek zuzenduta.
Bere ibilbidean Meredith Monk, Jonathan Burrows, Loïc Touzé eta Meg Stuart ezagutu ditu, besteak beste. Ikerketa koreografikoaren zikloan jarraitzen du (PEPCC Forum Dança, Lisboa, PT), Vera Manterok eta Lia Rodriguesek orientatuta, besteak beste.
Interprete modura, Marlene Monteiro Freitas, Miguel Pereira, Laurent Cèbe eta Sara Anjo-rekin aritu izan da.
2013tik pieza koreografikoak sortu ditu ahotsa eta mugimenduaren arteko harremana zalantzan jartzeko: Peuplements (2013), Gesächt (2014), "TUTUGURI" (2016).

Fitxa artistikoa

Sorkuntza eta interpretazioa: Flora Détraz
Argien sorkuntza: Arthur Gueydan
Argien kudeaketa: Eduardo Abdala
Eszenografia: Camille Lacroix
Laguntza dramaturgian: Anaïs Dumaine
Konplizeak: Carlota Lagido, Konrad Kaniuk eta Paula Caspão
Ekoizpena: PLI
Koprodukzioak: Festival Materiais Diversos (Portugal) / PACT-Zollverein Zentro Koreografikoa (Alemania) / MA scène nationale, Montbéliard (Frantzia) / Relais Culturel Régional de Falaise (Francia) / Centre Chorégraphique National de Caen en Normandie
Egonaldiak: RAMDAM, un centre d’art (Frantzia), Festival Alktantara (Portugal) / Azala Espazioa (Araba).

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO