Two parallel studies of solitude

Adin guztietako ikusleak
20min.ko paseak/”

Two parallel studies of solitude

YOU & ME PRODUCTIONS
Euskadi

20 mins | Dantza |

Erabateko estrenaldia

Sala Rekalde (exteriores)
urriak 23 (11:30)
urriak 26 (17:30)

Sinopsis

Ezustean aurkitzeko diseinatutako lana, hau da: ez dago deialdirik.
Urriaren 23an, 11:30-13:00 bitartean eta urriaren 26an, 17:30-19:30 bitartean, Bilboko Rekalde Aretotik pasatzean ustekabean topo egiteko pentsatuta dago.
Gorputz bik bakardadean mugimendua eraikitzeko jarduten dute. Lerro koreografiko bi, hiztegi pertsonal bi bakarkadadea zer den eta zeren itxura duen ikertzen.
“Rekalde Aretoko leihateek betidanik erakarri naute. Mihise gardenak bailiran, norbaiten zain daude, barruan zerbait egotea desiratzen dute, bizia izateko…” (Marian Gerrikabeitia)
“Dantzaren ohiko formatuetatik kanpo dauden ikusleei esperientzia berria eskaintzeko gogo berezia dut” (Robert Jackson)
“Two parallel studies of solitude” lana Robert Jacksonek eta Marian Gerrikabeitiak orain dela urte batzuk hasi zuten elkarlanaren fruitu da.

Konpainia

ROBERT JACKSON BIO
Dantzari profesional australiarra; dantzaren arloarekin lotutako hainbat diziplina garaikidetan oinarritutako ibilbidea duena. Gorlizko bizilaguna, moldaerraza da eta era guztietako adierazpide artistiko eta kulturalak ditu atsegin, nonahikoak.
Freelance moduan dihardu lanean gehienetan Irlandako, Austriako eta Euskal Herriko konpainiekin; eta tarteka, baita Britainia Handiko, Frantziako, Alemaniako eta Australiako konpainiekin ere.
MARIAN GERRIKABEITIA BIO
Sorkuntzarekin lotuta eta diziplina askoko proiektuetan oinarritutako ibilbide profesionala egin du, sarritan, izaera sozialarekin. Hedabideetan errealizadore-lanak egin eta aldi berean, musika, dantza edo zinerako lanak, koreografiak edota bideoak eta argazkilaritza-lanak egiten ditu.
Besteak beste, azken aldian ¿A dónde Vamos? dokumentala eta 2018ko BAD jaialdiaren irudi ofiziala egin ditu.

Fitxa artistikoa

Ekoizpena: You & Me
Antzezleak: Robert Jackson, Marian Gerrikabeitia

Copyright © 2018 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO