KAPIK irakurketa-taldea

Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektiboko Programaren barruan

AZALAk eta Moare Danzak, BAD Jaildiaa eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan koordinatutako proiektua hiru fasetan egituratzen da: ikasketa, hilero AZALAn egingo diren topaketak, egoitza artistiko epealdia, BAD eta DNA jaialdietan parte hartuz. 

Dena. Zena. Izango dena. Han zegoena. Han izango zena. Han faltatuko zena. Izaten zena. Edukitzen zuena. Gordetzen zuena. Partekatzen zuena.

KAPIK, Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektiboko Programa, osatzen duten pertsonak BADen bilduko dira begiratzeko, entzuteko, ukitzeko, esateko eta pentsatzeko. Jaialdian euren programazioko pieza batzuekin egingo dute lan, irakurtzeko, entzuteko, imajinatzeko eta idazteko ariketak abiarazita.  

Oraingo honetan KAPIKek deialdia egin du BAD Jaialdian lantaldeko kide izan nahi-eta ekintza eszenikoa hausnartu nahi dutenentzat. Hartara, urriaren 23, 24, 25 eta 26ko gau-bilerak eginen ditugu jaialdian programatutako piezak ikusteko, eta urriaren 24, 25, 26 eta 27an goizeko bilerak egingo ditugu zer den, zer zen, zer izango den…jolasean aritzeko. 

KAPIK artista eta ikerlari taldeen ondoan aritzeko laguntza intentsiboa ematen duen programa da. Ikasketa-programa da, jarduera artistikoan oinarrituta. Ikas komunitate proiektua gauzatu nahi du, eta honako hiru fasetan egituratzen da: prestakuntza fasea, sormen egonaldia eta argitalpenerako hitzartutako azken fasea.

pica

KAPIK osatzen dutenak: 

  • Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) musikari eta artista autogestionatua da, rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren alorrean egiten du lan, bakarka zein zenbait talderekin eta proiektu eszenikotan. Aldi berean, lan eskerga egiten du ikertzaile eta irakasle gisa gestio kulturalaren eta jabetza intelektualaren esparruetan. 

    Alfredo Escapa, leondar sortzailea. Tenerifen bizi dena. Artean zuzenean lantzen ditu gorputzaren eta ahots sintetikoen bidez. Bere ikerketa-lana José Luis Pardoren ideiatik abiatuta agiten du, hau da, “Nola bizi gaitezke elkarrekin elkarrekin bizi ezin garenak? Nola bizi gaitezke desadostasunekin?”.

  • Camila Téllez (Santiago, Txile, 1982). Bilbon bizi da. Bere lan artistiko diziplinarrean perfomancea jorratzen du idazkera, argazki, marrazki eta betetzen dituen espazioen bidez, baita harreman ikusezinak ikusleekin eta publikoa denarekin tokiekiko zenbait bitartekaritza-proposamenetan ere.

  • Ibon Salvador Bikandi  koreografoa, performerra eta artista kolaboratiboa da. Arte eszenikoen esparruan lan egiten du, egunerokotasunaren mugan berriketan ari diren piezak sortuz. Bere ikerketak koreografiatik hizkuntzak sortzera bideratuta daude, batik bat. Arte Ederren lizentziaduna da EHUn eta Gaztela-Mantxako unibertsitateko master bat du Praktika Eszenikoan eta Kultura Bisualean, Reina Sofia Museoarekin lankidetzan. Qualquer kolektiboa sortu zuen 2008an Luciana Chieregatirekin batera.

  • Inés Aubert. Costa Ricako dantzaria eta koreografoa, Iruñean bizi dena. Dantzan graduatua UNAn eta DNDko kidea (2000-2004). Rescoldos kolektiboa artistikoaren sortzailea. Talde horrek dantza eta antzerkia gizartearen esku-hartzearekin lotzen ditu. Aitormenak: residencia Periferia, Barañain Auditorioa 2017, Uharte Ekoizpen Zentroa-DNA2017, Iberescena 2014  Dantzagunean  eta Proartesek (CRKGM) bultzatutako bost proiektu  

  • Isaak Erdoiza.  Koreografoa eta interpretea. Masterra praktika eszenikoan eta kultura bisualean, 2016/2017 (ARTEA/UCLM/MNCARS). Trebakuntza independentea hartu du dantza garaikidean eta gorputz azterketetan Lisa Nelson, Sofia Neuparth, Idoia Zabaleta, Hisako Horikawa eta Blandine Calais-Germain bezalako artista eta pedagogoen eskutik. Besteak beste, Olatz de Andrésekin, Qualquer kolektiboarekin, Aitana Corderorekin eta Nazario Díazekin lan egin eta kolaboratu du. “La Cosa en Casa” antolatzen du 2012az geroztik Maia Villotekin batera.

  • Karlos Martínez B (Bilbao, 1982). Durangon bizi da eta han lan egiten du. Objektuekin aritzen da lanean, hainbat ingurune plastiko eta bisualetan. Auzi ontologikoak dira haren lanaren ardatza; sarbideari eta doluari lotutako arazoetan sakondu nahi du horrela. Sarritan elementu hauskorrak, zaharkituak edo arruntak erabiltzen ditu, galerari lotutako esperientziaz diharduen hiztegi familiar batekoak dena.

  • Marion Cruza Le Bihan. Muskizen, Euskal Herriko mendebaldeko mugan bizi den artista da. Bilbon jaio zen duela 36 urte. Itzultzaile, komisario, komediante, irakasle eta beste artista batzuen laguntzaile aritu da. Bere lana erakutsi du  Tabakaleran, Feministaldian, Zarata Festen, Pantalla Fantasma zinemaldian, T-Festan, Le Larraskito Kluben,  Azala espazioan (Lasierra, Araba) Trankat (Tetuan, Maroko) artisten egoitzan.

  • Miguel Álvarez-Fernández (Madril, 1979). Soinuekin eta eurok entzutearekin egiten du lan zenbait ikuspegitik – soinu-artista, musikologoa, soinu-artearen proiektuen komisarioa, saiakera-egilea, koreografoa, zinema-zuzendaria, musika-ekoizlea…- 2008az geroztik Ars Sonora irratsaioa aurkezten du Radio Clásican/Espainiako Irrati Nazionala.

  • Miriam Inza Pascual. Lehen aldian esanda: Sormen eta Diseinuko gradua amaitu zuen eta Ikerketa eta Sorkuntza Artean masterra (EHU). Orain aldian esanda: komunikazioan eta interferentzietan ari da pentsatzen, eta nola heldu praktika plastikotik; irudi grafiko, soinu eta testuarekin dihardu lanean. Gero aldian: aurrekoaz nekatu ez-eta artezena ez den bideari ekingo dio.

  • Nazario Díaz 1985 / Linares, Jaén. Andaluzia. Praktika eszenikoko eta Ikusizko kulturako Masterrean (ARTEA, UCLM, MNCARS). Bere azken lana, Looking for Pepe (2016-), Pepe Espaliú artista kordobarraren inguruan osatua da, eta gorputzari, mintzairari eta lurraldeari lotutako gaiei erantzuten die. 2007az geroztik, Vértebro komunitatearen barnean egin du bere lanaren zatirik handiena. Kolektibo horrekin Beautiful Movers komisariatu zuen Kordoban. Arte perfomatiboen inguruko praktika eta hausnarketaren testuingurua da. Besteak beste, Societat Doctor Alonso e Isaak Erdoizarekin kolaboratu du.

  • Rebecca Collins. Artista eta ikertzailea. Soinu-artea eta arte eszenikoak jorratzen ditu modu praktikoan eta teorikoan. Gizartean, politikan eta kulturan izaten diren harremanetan biltzen da bere lana. Kritika, fikzioa eta perfomancea erabiltzen ditu, arreta jartzeko egungo bizimoduan eta baldintzetan. Gaur egun Edinburgoko Unibertsitatean egiten du lan ikusizko kulturaren ikertzaile eta irakasle moduan.

  • Tamara Ascanio (Tenerife, 1987). Lizentziaduna Arte Dramatikoan, masterra Praktika Eszeniko eta Ikusizko Kulturan. Ikertzaile eta sortzaile eszenikoa. Perfomer ari da Societat Doctor Alonso eta Javier Cuevas konpainietan eta, aldi berean, bere proiektu musikala ari da garatzen  Matheus Andraderekin (Brasil) batera.

  • Pablo Marte idazlea, artista eta ikertzailea da. Bere lana erakutsi du HANGAR (Lisboa), Azkuna Zentroa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (Paris), Artium (Gasteiz) eta BADen (Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia), besteak beste.

  • Josefa Pereira (Brasil) dantza eta perfomanceko artista da. Gorputzaren eta keinuaren inguruan garatzen du bere lan artistikoa. Bere jarduera artistikoa komunitateen, artikulazioen eta asoziazioen zenbait eredutatik abiatuta osatzen du. 

  • Alina Ruiz Folini (Argentina) mugimenduaren artista da: koreografoa, perfomerra eta ikertzailea. Masterra Praktika Eszenikoan eta Ikusizko Kulturan (2017-2018)- Artea, Reina Sofía Museoarekin elkarlanean. Buenos Airesko ARQUOLOGÍAS DEL FUTURO Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa. Bere azken pieza Leticia Skrycky (Uruguai) eta  Luciana Chieregatirekin (Brasil) batera sortua da. Dantzaria da Tamara Cubasek (Uruguai) zuzendutako Trilogía Antropofágica  proiektuan.

KAPIK taldea: 

  • Idoia Zabaleta. Koreografoa. Biologiako ikasketak egin eta alor horretan lizentziatu zen. Ekosistema eta populazio dinamiketan espezializazioa bukatu zuen. Dantzari ekin zion, ikasketak Dantza Berrian eta Inprobisazioan sakonduz, eta Mal Pelo konpainiarekin lan egin ondoren, 2000tik aurrera bere lana koproduzitu eta sortzen du. Bere lana nazioarteko jaialdietan aurkeztu du.  2008az geroztik AZALA sortu eta gidatzen du Juan Gonzalezekin batera, Arabako landa-eremuan dagoen sormen-espazioa, gaur egun bizi den herri berean kokatuta.
  • Luciana Chieragati. Koreografoa eta performerra. Arte eszenikoen alorrean egiten du lana, egunerokotasunean oinarritzen diren piezak eginez. 2008an Coletivo Qualquer sortzen du, Ibon Salvadorrekin batera. Playa, Over, Huts–Artean, GAG, eta It was a large room proiektu koreografikoak egin ditu. Egun, Bilbon bizi da, eta kolaborazio lanak egin eta testuinguruak hausnartzen ditu Alina Folini (Arqueologias del Futuro, Buenos Aires), Carolina Campos (Re.al, Lisboa) eta Idoia Zabaleta-rekin (Azala, Lasierra).
  • Ixiar Rozas. Idazlea, ikerlaria eta irakaslea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna arakatzea bilatzen du, bai modu teorikoan, bai modu praktikoan. Bere liburuak, testuak eta materialak hainbat hizkuntzatan argitaratu ditu. Horien artean aipatzekoak dira: Negutegia (2006, 2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin editatuta), Beltzuria (2014, 2017), 20.20 (2017, M. Salgadorekin). Arte Ederretan doktorea, Arte Hezkuntzako irakaslea da (Mondragon Unibertsitatea), baita Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterreko irakaslea ere (UPV/EHU), eta AZALAko kidea.
  • Isabel de Naverán. Gaur egungo dantza prozesuak eta koreografia garaikidea arakatzen ditu. Arte Ederretan doktorea, ARTEAko kidea da (Madril), eta Praktika Eszeniko eta Kultura bisuala (UCLM) eta Artean Ikerketa eta Sorkuntza masterretako (UPV/EHU) irakaslea da. Bilboko Bulegoa z/b arte eta jakintzaren bulegoaren sortzailetako bat da. Hacer Historia (2010), Lecturas sobre danza y coreografía (2013) liburuak argitaratu ditu. “1930. Donostiako Hitzarmenean. “Historia eta sinkopea”(2016) eta “Envoltura” (2016-2017) erakusketetako komisarioa izan da. Egun Elipsiak dantza zikloa koordinatzen du Azkuna Zentroan (Bilbo), eta Madrilgo Reina Sofía Museoko dantza-aholkularia da.
  • Colectivo p.i.g. Emakume ikertzaileak eta sortzaileak biltzen dituen kongresu bat da. Hizkuntza artistiko berriak lantzen dituzte, eszenaren eta gorputzaren esparruan. Nafarroan eratua da, nafar profesionalentzat, baina baita estatu nahiz nazioarte mailako profesionalentzat ere, artisten elkarren arteko harremana errazteko, era askotako sormen eta ikerketa lekuak areagotzeko, gorputzaren eta eszenaren esparruan dauden tendentzia berrietan emakumezko nafar artisten parte-hartzea bideratzeko. Kolektiboan dihardute lanean Maia Villot-ek eta Ghislaine Verano-k.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.