Ahotsak

Ahotsak

ZIOMARA HORMAETXE COMPANY
Euskadi

15 mins | Dantza garaikidea | Euskaraz

Ikusle guztientzat

Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa)
urriak 25 (19:00)
urriak 25 (19:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

“Ahotsak” memoriaren labirintoetatik egindako ibilbidea da, sarritan kulunkatzen eta ahanzturan, denborak ezereztutako adimenetan, galtzen diren bideak. Suntsiduraren hutsuneaz, bakardadeaz, bidegabekeriaz, minaz eta gerren absurdo handiaz egiten dute berba.
Ahotsak entzunez, isiltasuna hitzez eta lekukotzez betetzen da, eta lekukotza horiek hausnarketara, ulermenera eta ametsetan esna egiteko gaitasunera garamatzate, gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa berreraikitzeko.
Lan honen helburua da heriotza gorabehera bizirik dagoen itxaropenaren oda bat izatea, baina, batez ere, Gernikan gertatutako sarraski hartako azken bizirik atera ziren haien lekukotzari argia ematea.
Ondorengo bat naizen aldetik, emozio sakonenen sorbatz meheekin elkartzea da, elkarketa pertsonala eta beharrezkoa. Emozio horiek nire nahigabea kontatzera eta adieraztera bultzatzen naute, gertatu zen gauza batekin ez ezik, gaur egun munduko leku askotan gertatzen denarekin ere.
Etorkizunari buruz hitz egiten diguten ahotsak dira, eta bakearen eta itxaropenaren alde egiten dute garrasi.

Konpainia

Ziomara Hormaetxe Gernikan jaioa den koreografoa eta dantzaria da. Dantza ikasi zuen Nizako Sophia Antipolisen, nazioarteko artistekin batera. Ziomarak, ondoren, bere konpainia propioa sortu zuen, Ziomara Hormaetxe Company izenekoa. Harrezkero, bere proiektu artistiko propioak sortzen jarduten da, sortzaile eta antzezle beregain gisa.
Dantza garaikidearekin batera teknologia berriak baliatzen ditu bere lanean, hala nola videomapping-a, 3D-a, elkarreraginezko bideoa eta zenbakizko artea. Gaur arte, Ziomarak hiru lan sortuak ditu: “K-otica in Progress", BAD jaialdian estreinatu zena, “Symbiosis”, zeinarekin itzuli bat egin baitzuen estatuan eta nazioartean (Hegoamerika, Venezuela) eta “Biopiracy”, Hego Koreako “New Dance Festival” delakoan eta Detroiteko "Detroit City Dance Festival" izeneko jaialdian aurre-estreinaldian eskainia.

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta sorkuntza: Ziomara Hormaetxe
  • Antzezleak: Akira Yoshida, Ziomara Hormaetxe
  • Jatorrizko musika: Aitor Etxebarria
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco
  • Koprodukzioa: ATERPEAN, Gernikako Udala/Ayuntamiento de Gernika
  • Babesleak: Teatro Lizeo Gernika, Astra Gernika

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO