Angélica (Una tragedia)

Angélica (Una tragedia)

Manuel Fernández-Valdés
Espainia

85 mins | Dokumentala |

16 urtetik gorakoentzat

Bilbao Arte
urriak 21 (17:00)
urriak 21 (19:00)
DOAKO SARRERA

Sinopsis

Angélica Liddell-ek bere hurrengo obra prestatzen du, eta Manuel Fernández-Valdések film bat eginez erretratatu egin nahi du. Liddell Europako dramaturgo nagusietakoa bihurtu da, antzerki autobiografikoa eginez, non minik barrenekoena erakusten duen. Erabaki horrek eragin egiten dio lan egiteko duen moduaren muinari eta berarekin lan egiten duten guzti-guztiei. Norberak erabaki behar du noraino iritsi nahi duen haren ondoan. Filmaren zuzendaria ere esperientziaz jabetuko da.
"Angélica (Una tragedia)" artearen jarraitzaile kartsu baten gaineko film bat da; orobat, sorkuntzaren eta bizitzaren arteko harreman asaldatuaren gainekoa.

Konpainia

Manuel Fernández-Valdés (Pontevedra, 1979) Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziatua da.
2006an Pompeu Fabra Unibertsitatean Sormenezko Dokumentaletako Masterra lortu zuen, eta han garatu zuen bere lehenbiziko film luzerako ideia, "Manuel eta Elisa" (2008), Galiziako baserri giroko senar-emazte adindu batzuen eguneroko bizimoduari buruzkoa. Cineuropa zinema-jaialdian estreinatu zen filma, eta dokumental-zinemako Play-Doc jaialdian saria eman zioten. Baficin (2010) eta Dokufest (2011) jaialdietan ere erakutsia izan zen.
2012an, bere bigarren dokumental luzea zuzendu zuen, "Fraga y Fidel", Manuel Fraga eta Fidel Castro 1992an Galizian elkartu zirenekoa landuz. Hainbat jaialditan erakutsi zen filma: Different 6! L'autre cinéma espagnol (Paris) jaialdian, Cineteca (Madril), Alcances (Cádiz), IBAFF (Murtzia), Cineuropa (Santiago de Compostela) eta CGAI (A Coruña).
2016an bere filmen produkzioa bere gain hartzea erabaki zuen, eta hirugarren dokumental luzeari ekin zion, "Angélica (tragedia bat)", Angélica Liddell artistaren gaineko lana.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Manuel Fernández-Valdés
  • Ekoizpen exekutiboa: Ester Rodríguez Sánchez
  • Kamera: Manuel Fernández-Valdés
  • Zuzeneko soinua: Moncho Fernández, Fernando Carmena
  • Muntaia eta off ahotsa: Manuel Fernández-Valdés
  • Ekoizpena: Manuel Fernández-Valdés

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO