CABEZA DE VACA “Jinete último reino Frag.3”

CABEZA DE VACA “Jinete último reino Frag.3”

MARÍA SALGADO Y FRAN MM
Madrid

50 mins | Audiotestua | Gaztelaniaz

Estrenaldia Euskadin. Helduentzat

Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa)
urriak 19 (21:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

"Jinete Último Reino" deritzo audiotestuzko ikerketako gune bati, zeinak desira, errepresioa, araua, norberaren errebeldia eta gaueko azpikulturek partekatzen duten alaitasuna baititu ikerketa-gai. 2017ko urtarrilean abiarazi zuten María Salgadok eta Fran MM Cabeza de Vacak. 3. atala, bestalde, proiektuaren hiru obra eszenikoetako lehena da. Kontzertu liriko eta errezital analiriko bat da. Audiotestuzko obra bat da. Desitxuratzeko, desbideratzeko eta emozioen gaineko proposamen bat da, azaltzen duena zer egin behar dugun barne-barnean bai esateko eta ez esateko bizi dugun uzkurtze erreakzionariozko giro honetan ezartzen zaizkigun agindu andana neurrigabearen kontra. 3. atala, hala, era guztietako gauez mintzatzen zaigu; gauzen forma aldatu egiten da orduan, eta goizean, engoitik, ez dira lehen bezalakoak. Zaldizkoa ez da zaldizkoa, Zaldizkoa da lautadari jarkitzearen emaitza, gu deskabiarazten gaituen mundu itzelean kabitzeko esperientzia. Ez da deus luzaroan irauten duenik nekerik eta arriskurik gabe, eta hala ere, espero dezagun ez dadila desager.

Konpainia

María Salgado (1984) eta Fran MM Cabeza de Vaca (1976) 2012az geroztik Madrilen ari dira elkarrekin lanean, poesiaren, hizkuntzaren, soinuzko artearen, musikaren eta performancearen gurutzadura gisako audiotestu-ideia batetik abiatuta. "Hacía un ruido" (2012-2016) izeneko ikerketa-guneak, zeinak 2011n hasitako desobedientzia politikozko zikloan jarri baitzuen arreta, hainbat emaitza eragin zituen, hala nola poster eta esku-orrien autoedizio grafikoa, liburu bat Contrabando argitaletxeak argitaratua, disko bat Ruido Sisterhood zigiluak argitaratua, pieza instrumental bat Ensemble Vertixe Sonora delakoarentzat, soinuzko instalazio bat bi hilabeteko iraupena izan zuena, errezital hibrido bat leku oso desberdinetan zehar ibili zena, hala nola Madrilgo Espacio Naranjo eta Teatro Valle Inclán, Mostolesko Dos de Mayo Arte Zentroko Picnic Sessions direlakoak, Sevillako ZEMOS 98 jaialdia, New Yorkeko 16 Beaver, Bartzelonako Hangar, Kordobako El Arsenal gunea eta Mexikoko Guadalajarako LARVA. "Jínete Último Reino" da egun lantzen ari diren desobedientzia subjektiboaren gaineko ikerketa-gunea, eta oboe eta gailu elektronikorako pieza instrumental bat du jatorri, 2013an jo zuena Smash Ensemble-k, eta Present Tense Pamphlets izeneko bilduman argitaratu zena partitura gisa. 3. atala, beraz, kontzertu hibrido bat da, eta leku hauetan aurkeztu izan da: Kordobako C3A, Madrilgo Mataderoko El Porvenir de la revuelta programa, MACBAko Idioritmies jaialdia eta MNCARSeko gangen aretoa. Haren ondoriozko obra bat da Negro audiotestua (RSRJ RJRS), Reina Sofía irratiak argitara emana 2017an. 2019ko maiatzean estreinatu zen Zaldizkoren 2. atala, Idiorítmies jaialdian, eta hil horretan bertan estreinatu zen Madrilen, La Casa Encendidako Unalmés zikloan.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua eta performancea: María Salgado, Fran MM Cabeza de Vaca
  • Teknika: Oscar G. Villegas
  • Ekoizpena: Lorenzo García-Andrade
  • Grafika: ANFIVBIA
  • Argazkia: Jorge Mirón
  • Liem grabaketa teknikaria: Juan Andrés Beato
  • Laguntzaileak: AZALA, LIEM-CT, Matadero de Madrid, Vaciador 34, La Casa Encendida, Centro de Arte Dos de Mayo

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO