Exit

exit logos

Exit

ANTONIA BAEHR
Alemania

70 mins | Irakurketa-Performancea | Ingeleraz

Estrenaldia Estatuan. Helduentzat

Pabellón 6
urriak 20 (19:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Antonia Baehr-ek mendebaldeko antzokietako fenomeno bat hartzen du abiapuntu, beti bertan dagoena baina inork antzematen ez duena, bere azken lanaren egiteko: larrialdietako ezinbesteko argiak. Beste artista asko bezala, etengabeko ahaleginean ibili da "ikusizko zarata" delakoa ezabatzen, ezinezko bihurtzen baitu egiazko itzalaldi bat izan dadin. Hemen, ordea, bere aurkezpeneko izar bihurtzen ditu argiok. "Exit" lanak argitasunezko eta iluntasunezko inguru batera eramaten gaitu, non distira berdeak aurrez aurre jartzen baikaitu ustez finkoak diren kontrakotasunekin, hala nola "barruan" eta "kanpoan", "segurtasuna" eta "arriskua" edo "gorputza" eta "irudia". Lilurazko bidaia bat da antzerkiak erreprimitu nahi izaten dituen gauzetan zehar, zeintzuk sortu baitziren gizateriaren gaineko mendebaldeko irudiaren fantasmak lagundurik.

Konpainia

Antonia Baehr koreografoa, zuzendaria, interpretea eta zinemagilea da.
Bere lana ez da diziplina edo arte-arlo zehatz batean kokatzen, eta beste hainbat artistekin batera lan egin ohi du gehienetan, "joko-egitura" bat erabiliz rolak trukarazten ditu: pertsona bakoitza da orain zuzendari, orain egile, orain gonbidatu eta performer-a edo orain beste norbaiten gonbidatu. 1994an sortu zuen beste batzuekin batera "Ex machinis" performance-taldea, Berlinen finkatuta dagoena. Berlingo Arteen, Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Unibertsitatean graduatu zen Valie Export-ekin (1996), eta beka bat eta aipamen berezi bat lortu zituen Chicagoko Arte Institutuan. Hiri horretan osatu zuen bere Performance Masterra "Goat Island" performance-taldeko Lin Hixson-ekin, eta han hasi zen William Wheeler-ekin elkarlanean.
2000az gero, Antonia Baehr Berlinen bizi da, eta han hainbat topaketa antolatu zituen performancea eta musika esperimentalaren inguruan. Gaur arte, Lindy Annis, Valérie Castan, Sabine Ercklentz, Antonija Livingstone, Arantxa Martínez, Andrea Neumann eta William Wheeler-ekin ibili izan da lanean.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua eta performancea: Antonia Baehr
  • Soinuaren diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Carola Caggiano
  • Dramaturgiarako laguntzaileak: Lindy Annis, Bettina Knaun, Mayte Zimmermann
  • Ikerketa: Manon Haase, Laura Schilling, Sarah Tehranian
  • Kanpoko begirada Bilbon: Ion Munduate
  • Ekoizpenerako laguntza: Nele Beinbora
  • Antolaketa: Alexandra Wellensiek
  • Audio mezuetan oinarrituta: Lindy Annis, Frédérick Bigot, Frieder Butzmann, Carola Caggiano, Mette Edvardsen, Silvia Fanti, Neo Hülcker, André Lepecki, JMK Nicholas, Stefan Pente, Anne Quirynen, Michael Schlund, Anna Wagner y una entrevista con Susanne Görres.
  • Ekoizpena: Make up productions
  • Koprodukzioa: Kunstlerhaus Mousonturn (Frankfurt), Theater Freiburg (freiburg), HAU Hebbel am Ufer (Berlín)
  • Dirulaguntzak: Con el apoyo del fondo de Coproducción para Danza de NATIONALES PERFORMANCE NETZ (NPN) y el Fondo Internacional para el desarrollo de Invitados para Danza, financiado por el Comisionado del Gobierno Federal para la Cultura y los Medios.
  • Eskerrak: Cris Blanco, Deutsche Oper Berlin, Susanne Görres & Hau Hebbel am Ufer Team, Eva Meyer-keller, Kim Leonie Rödl, Constanze Schellow, Anna Wagner & Team Mousonturn

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO