FAENA (CICLO DE LAS PEREGRINACIONES #4)

FAENA (CICLO DE LAS PEREGRINACIONES #4)

VÉRTEBRO
Andaluzia

70 mins | Dantza |

Estrenaldia Euskadin - Adin guztietako ikusleentzat / Todos los públicos

Pabellón 6
urriak 27 (20:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

“Faena” kontzertu bat da, lanaren, ahaleginaren eta eraikitzearen ideiez zeharkatua. Zeremonia bat da, non gure gorputz ahaldunduek ikus baitezakete nola generoa su hartuta dagoen ingurumarietan.
Gure "Ciclo de las peregrinaciones" atariko bat da, "Díptico por la identidad-ena", eta zenbait pieza zenbakituk osatzen dute, nortasun iragazkorraren kontzeptua dutela aipu; eraikuntza- eta irudimen-ariketa kolektibo bat, non saiatzen baikara nortasun berrien gaineko informazioa jasotzen, agerira ekartzen eta mainstreamarekin alderatzen.
"Díptico por la identidad" 2013an egin zen ikerketa berezi bat da, nortasun-auzien inguruan, pentsamendu- eta ekintza-inguruabar bat proposatu nahirik, generoaren, fedearen, politikaren edo sexualitatearen kontzeptu iragazkorrak agerira ekartzeko.

Konpainia

Ángela López, Juan Diego Calzada eta Nazario Díazek osatzen dute Vértebro kolektiboa, estatuko antzerkiaren eremuan konpainia garaikide ezinbestekoetako bat. 2007an sortu zenetik, arlo anitzetakoa izatea bereizgarri duten proposamenak egiten ditu, iruditeria andaluziarra hedatuz bere ahalmenik handienera. Bere lanak nazioarteko eta estatuko gune ospetsuenetan aurkeztu izan dira, hala nola Reims Scenes d'Europe (Frantzia), Tlalpango Arte Bizien Nazioarteko Topaketa (Mexiko), Terrassa Noves Tendències, ALT Vigo eta SALMON Vértebro Kordoban bizi da, eta, han, Beautiful Movers jaialdiaren komisariotza darama; jaialdi hori antzerki garaikidearentzat mirari-topaketa bat da, eta handik igaro dira hainbat sortzaile, hala nola Rodrigo García, Idoia Zabaleta, Societat Doctor Alonso, El Conde de Torrefiel, Patricia Caballero edo Pilar Albarracín.

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta sorkuntza: Ángela López, Nazario Díaz, Juan Diego Calzada
  • Antzezpena: Da Capo Musika Elkartea, Ángela López, Nazario Díaz, Juan Diego Calzada
  • Argiztapena: Óscar G. Villegas
  • Ekoizpena: Vértebro, Teatro Español

“Faena” Vértebroren erromesaldi bat da, “Díptico por la identidad” proiektuaren barruan. 2017ko apirilean estreinatu zuten Madrilgo Teatro Español antzokian, hainbat kolaboraziorekin: Juani González, Nazario Díaz Moreno, Enrique Calzada eta Kordobako Villa del Río herriko Agrupación Musical Nuestro Padre Jesús Nazareno “La Madrugá” taldea.

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO