Inondik inora

Inondik inora

BENETAN BE
Euskadi

50 mins | Antzerkia | Euskaraz

Publiko familiarra (4 urtetik gorakoentzat)

Bilborock
urriak 27 (18:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar.

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri; Inondik inora ere ez.

“Inondik inora” umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

Konpainia

Zubi deialdiaren bultzadarekin, “Inondik Inora” proiektu kuttuna aurrera ateratzeko sortu den ekimena da Benetan Be. Bilbotik Euskal Herrira euskaraz antzerkiaren bitartez, bizitzan sortzen diren galdera, zirrara, eta beharren aurrean hausnarketarako sormen gunea izateko indarrarekin jaio zaigu. Eta bai, oraingoz ni naiz Benetan Be. Baina jadanik badago jendea gertu, ondoan, inguruan, orbitatzen, argia ematen, sartzeko prest. Asko gara jadanik Benetan Be.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta testua: Patricia Urrutia
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Jon Zumelaga
  • Musika: Asier Ituarte
  • Eszenografia: Amaia Garate
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Panpina: Battitt Halsouet
  • Argazkiak: Olga Martínez
  • Kanpo begirada: Pablo Ibarluzea, Urko Redondo, Ximun Fuchs, Elena Olivieri
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Kartela: Rober Quintana
  • Teknikaria: Xabino Alkorta
  • Ekoizpena eta banaketa: Benetan Be
  • Babeslea: Zubi deialdia

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO