Diseño de iluminación para danza

Diseño de iluminación para danza

Lola Barroso, ATAE
Madrid

240 mins | Diseño de iluminación para la danza |
La Bolsa
urriak 17 (10:00)
INSKRIPZIOA
5 €

Sinopsis

"Dantzariak argitan bizi dira arrainak uretan bezala" (Jean Rosenthal)

Dantza-ikuskizun batean argiztatzen jarduten dabilena talde sortzailearen partea da, eta nola funtsean dantzarien mugimenduen eta musikaren bidez iradoki eta adieraztea dantza-ikuskizun irudi-segida bat denez, argiztapenak modelatu eta determinatuko du zer moldez hauteman beharko den artistaren, espazioaren eta mugimenduaren irudi hori. Beraz, argiztapenak ikuskizunaren erritmoa kontrolatzen du, era bateko eta besteko material eszenikoak elkar lanean koordinatuz.

Dantza, klasikoa izan, zein garaikidea izan, argiztapenaren diseinurako eremu artistiko kilikagarrienetakoa da. Gorputzaren eta atmosferaren modelatzean arreta jartzeko aukera izanez, argiztatzen duenak irudikapenerako espazioa sortzeko askatasun handia izan ohi du.

Lolak dantzaren munduan egin izan dituen lan batzuen eta besteen adibideak jarriz, argiztapenaren diseinatzailea dantza-ikuskizun baterako argiztapen-diseinuaren sortze-prozesuan nola barneratzen den ikusiko dugu.

Konpainia

Lola Barroso Argiztapen Eszenikoaren diseinatzailea da. "Furiosa Escandinavia" obrarengatik, Teatro Españolaren ekoizpena, MAX 2018 SARIETAN Argiztapen-diseinurik Onenaren saria irabazi zuen. Kent at Canterburyko Unibertsitatean Teknika Eszenikoak burutu zituen. Gaur egun, antzezlan, dantza, kontzertu, opera eta musika produkzioetarako argiztapen-diseinatzaile moduan 15 urteko ibilbidea daramatza. Koreografo eta zuzendari desberdinentzat lan egin du, besteak beste, Manuel Legris, Patrick de Bana, Dani Pannullo, Cehvy Muraday, Vicente León, Fermín Cabal, Fátima Miranda eta Víctor Velascorekin. Bestalde, lan egindako konpainien artean, Compañía Nacional de Danza eta Centro Dramático Nacionala ditugu. Aldi berean, Madrilgo zeinbat eskolatan irakasle lanak egiten aritzen da.

Fitxa artistikoa

Izena ematea (Urriak 15): info@atae.org (bermea 5 €)

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO