NoirBlue

NoirBlue

ANA PI
Frantzia

50 mins | Dantza |

ESTATUAN ESTREINALDIA / Helduentzat

La Fundición
urriak 26 (19:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Urdinaren agertzea.
Behin batean, urdinik ez zen. Hizkuntza zaharrek, hala nola japonierak, grekoak eta hebreerak, kolore horrentzat ez zeukaten hitzik. Kausa, naturan urdin kolorea bakan agertzea dela diote historiagile batzuek. Beste batzuen ustetan, hizkuntzaren huts horren seinalea jende haiek kolore hori menderatzeko ez zirela behar bezala garatuak, bai ekoizteko, ezta ikusteko ere.
Hizkuntza askotan, lehenago urdin kolorerik ez baitzuten, hura izendatzeko sortu zuten hitza beltz koloretik hartu zuten. Dantzaren arloan, beltza beti egon izan da, eta nolabait ere, bera da bakarra.
Zer keinu sortuko lirateke prozedura etimologiko hori bera aplikatuko balitz koreografiako eraikuntzan? Dantza urdin bat, beltz jotako dantza horietatik sortua; forma sakratuak, tradiziozkoak, herrikoiak, hala nola adierazpide garaikideak, Afrikako herri beltzekin eta haien diasporekin lotuak.

Konpainia

Ana Pi koreografiko eta irudimenezko artista da, hiri-dantzen ikertzailea, dantza garaikideko dantzaria eta pedagogoa. Iragaitza, lekuz aldatzea, kidetza, gainjartzea, oroimena, koloreak eta ohiko keinuak ditu bere praktikaren kokaleku.
2014an, Frantziako CDCNrentzat Le Tour du Monde des Danses Urbaines sortu zuen, elkar eragitezko mintzaldiekin; Brasilen, Europan eta Afrikan aurkeztua izan da. Proiektu nagusi horiez gain, « CORPO FIRME” praktika garatzen du (dantza periferikoak, keinu sakratuak), eta artista askorekin jarduten da elkarlanean, era bateko eta besteko obretan, era bateko eta besteko iraupena dutelarik.
2015ean, DRW2 sortu zuen Inhotim Institutuarentzat. Ondoren, 2017an, “NoirBLUE” dokumentala sortu zuen, Brasilgo Belo Horizonteko FestCURTAS eta Recifeko Janela de Cinema film laburren jaialdietan irabazle gertatu zena. Urte horretan bertan gauzatu zuen Proyecto Périphérie & Périphériques proiektua, Lá da Favelinha Kultur Zentroarekin elkarlanean.
2018an, “COROA” sortu zuen, Vermelho galeriarentzako performance eta instalazioa (São Paulo), Cooperativa Paulista de Dança (São Paulo) erakundearen Artista Berriaren Saria jaso zuena urte horretan bertan.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia, dramaturgia, jantziak eta objektuak, antzezlea: Ana Pi
  • Jatorrizko soinu banda: Jideh High Elements,
  • Argiztapena: Jean-Marc Ségalen
  • Dantzarako prestaketa: Taata Mutá Imê, Samuel Mwamé, BesreKè Ahou, Ousmane Baba Sy
  • Ekoizpena: Ana Pi & Météores, Plateforme chorégraphique
  • Koproduktoreak eta bazkideak: Théâtre de Vanves, Centre National de la Danse, Das Plateau aux Ulis, Espace culturel Boris Vian, ROSA culo (1901), Festival Circular

* Oinarrizko argiztapenaren diseinua moldatua izan da BAD jaialdirako.

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO