Pieza para negocio

miguel pereira logo

Pieza para negocio

MIGUEL PEREIRA
Portugal

60 mins | Dantza-Performance-Antzerkia | Gaztelaniaz

ESTATUAN ESTREINALDIA. Adin guztietako ikusleentzat

La Fundición
urriak 18 (19:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

“Estrategia berri bat edukitzea.
Nire lana erakargarriagoa izan dadin lortzea, errentagarriagoa.
Lehendik dauden osagaiak hartu, nahastu, berriro banatu, bilgarria aldatu.
Eta munduari erakutsi, inbestidura global berri batean, are gehiago, planeta osoko inbestidura batean.
Handika pentsatu! (...) Gauza izugarria izan behar du horrek!”

Konpainia

Miguel Pereirak Lisboako Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. Portugalgo Kultura Ministerioaren bekak jaso zituen, Parisen (Théâtre Contemporain de Danse) eta New Yorken ikasketekin jarraitzeko.
Interprete moduan, Francisco Camacho, Vera Mantero, Jorge Silva Melo eta Jérôme Bel-ekin egin izan du lan, besteak beste, "Shirtología (Miguel)" izeneko lanean.
Sortzaile moduan egindako lanen artean, nabarmentzekoak dira "Antonio Miguel", zeinarekin Portugalgo Kultura Ministerioaren José Ribeiro da Fonte Artista Berriaren Saria jaso zuen, baita Acarte sarian ere ohorezko aipamena, eta orobat "Miguel Acuerdo Karima", "Pieza para Negócio" eta "Pieza Feliz" lanekin.
Europa osoan, Brasil, Uruguai eta Txilen erakutsi izan da haren lana. Aldi berean, nazioarteko eta estatuko era bateko eta besteko erakundeetan irakasle gonbidatua izan ohi da.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Miguel Pereira
  • Antzerkigintza laguntzailea: Joclécio Azevedo
  • Laguntza artistikoa: Nuno Lucas
  • Argia eta partaidetza berezia: José Alho
  • Musika: David Wolfert, Sandy Linzer
  • Ekoizpena: O Rumo do Fumo
  • Koprodukzioa: Negócio/ZDB
  • Egoitza artistikoak: Circular Associação Cultural, Negócio/ZDB e O Espaço do Tempo
  • Laguntzailea: Forum Dança

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO