Pugna

Pugna

NODE
Euskadi

55 mins | Diziplina anitzekoa (dantza, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak). 18 urtetik gorakoentzat (13tik gorakoentzat lagunduta) | Gaztelaniaz-ingeleseraz-euskaraz

Erabateko estrenaldia

Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa)
urriak 20 (21:00)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Maitasunak mozorro asko baliatzen ditu agertzeko, eta ez du araurik.
Argia gorrotoa da.
Mina emozioa da.
Bertutea txarkeria da.
Heriotza edertasuna da.
"Pugna" tentsioa da, indarren arteko elkarrizketa bat. Menpean hartzea versus menpean jartzea. Leku barren-barrenekoetan, are ilunenetan ere, bada bakea, maitasuna eta edertasuna. Ez duzu beste aukerarik borrokan egitea baizik.

Konpainia

Node arlo anitzetako konpainia bat da, kultur inguruneetan lan egiten duena lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortuz eta kudeatuz. Sormen-prozesuetan murgilduta, gogor lan egiten dute eduki berriak sortzeko, eta aldi berean, komunikazio-kanal berriak ikertzen dituzte. Xedea da sortzaile aktiboen sare ireki eta malgu bat elikatuko duen nukleoa izatea. Laborategi bat, gure buruan oldeka dabilzkigun ideia horiek guztiak gauzatu ahal izateko.
Dantza garaikidezko, antzerkizko eta ikus-entzunezko obra eszenikoak dira, zeintzuek, beren sormen-prozesu propioekin, eduki paraleloa sorrarazten baitute.
Honako hauek nabarmentzen dira haren obren artean: Portfolio Cronopia (SAREAk gomendatutako obra), Cronopia Xpress (Circuito Katapultan hautatua, DFG), TRIA (Baratza Aretoan egonaldi artistikoa, Umore Azokan estreinatua), NATURA (Sortutakoak 12 Dantzagunean egonaldi artistikoa, Scratxe Gauak-en estreinatua, Baratza Aretoan), Conchita Tou (Donostiako Kontadores Zentroan egonaldi artistikoa), PUGNA (Dantzagunean egonaldi artistikoa, Bilbaoeszenako 2019ko egonaldiko artistak).

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Ion Estala.
  • Antzezleak: Rubén Albelda, Serrulla, Ivan Aizpurua.
  • Mugimendua eta sorkuntza artistikoa: Rubén Albelda, Ion Estala.
  • Musika: Serrulla.
  • Testua: Ion Estala.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Argi diseinua: Kandela Producciones.
  • Argazki zuzendaria: Jesús Etc.
  • Filma egilea: Mikel Blasco.
  • Masterizazio: Carlos Koschitzky.
  • Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE.
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Ion Estala

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO