Rebota, rebota y en tu cara explota

Rebota, rebota y en tu cara explota

AGNES MATEUS y QUIM TARRIDA
Katalunia

75 mins | Antzerki garaikidea-Performancea | Gaztelaniaz

Estrenaldia Euskadin - Helduentzat (14 urtetik aurrera )

Pabellón 6
urriak 26 (21:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Maizago lehertu beharko litzaiguke bizia aurre-aurrean!
Azken 10 urteotan astero bi emakume hiltzen dituzue, eta guk geure burua defendatzen eta justifikatzen jarraitu beharra daukagu etengabe. Hori bai, ez dadila falta minutu bateko isilaldia udaletxe aurrean hilketa bat gertatzen den bakoitzean. Emakumeok ez dugu "galtzen" bizia, erail egiten gaituzte. Beren izenez dei ditzagun gauzak. Mintza gaitezen gure pasibotasunaz, gure abandonuaz, geratzen zaigun itxaropenaz, amodioaz, desamodioaz, bortizkeriaz, zure bortizkeriaz...
Maizago lehertu beharko litzaiguke bizia geure aurre-aurrean!

Konpainia

Agnès Mateus (Bartzelona, 1967) arlo anitzetako performer eta artista da, Juan Navarro, Roger Bernat, Rodrigo García eta Simona Levirekin batera lan egin duena. Kazetaritza eta antzerki-ikasketak batera egin zituen, harik eta interpretazioaren munduan sartu zen arte Txiki Berraondo eta Manuel Lilloren eskutik, Bartzelonan. Antzerki- eta dantza-ikasketak egin zituen aldi berean, harik eta, 1996an, bere ibilbidea definitu zuen arte, noiz ere General Eléctrica konpainiaren sorkuntza-guneko kide izan baitzen, desegin arte.
Quim Tarrida (Bartzelona, 1967) arlo anitzetako artista da, neopop estetikakoa, eta arte kontzeptualaren ondarearen eragin nabarmena duena. Marrazkiaren eta komikiaren munduan hasi zen laurogeiko hamarkadan, bere unibertso propioa sortuz (Mundo Subcutáneo). Performancearen eta musikaren munduari lotutako produkzio artistikoaz gain, argazkigintza, bideografian, margolaritzan eta eskulturgintzan jardun izan da, eta, hor, harremanetan sartzen da haurtzaro galduko unibertsoarekin, liluraturik jostailuekin, organikoa den zer guztiarekin eta komikiarekin.
Beste norbaitekiko sorkuntzan elkarlanean, "Hostiando a M" ikuskizunarekin hasi zen, 2014an estreinatu zena, eta "Rebota, rebota y en tu cara explota" obrarekin, halaber.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Agnés Mateus, Quim Tarrida
  • Antzezlea: Agnés Mateus
  • Soinu espazioa eta ikus-entzunezkoa: Quim Tarrida
  • Kolaboratzaileak: Pablo Domichovsky, extra
  • Argiak: Carles Borràs
  • Talde teknikoa: Quim Tarrida y Carles Borràs
  • Argazkiak: Quim Tarrida
  • Ekoizpena viran: ElClimaMola
  • Koprodukzioa: Festival TNT–Terrassa Noves Tendències 2017, Antic Teatre y Konvent (Berga).
  • Babesleak: La Poderosa, Nau Ivanow, Teatre La Massa (Vilassar de Dalt)
  • Eskerrak: Ismael Mengual, Gabriela Oyarzabal, Semolinika Tomic, Bcn Props, Feminicidio.net, CUBE, Conrado, Martí Soler, a la família Konvent, Maria Mateus, Joaquim Gil, Esther Soldevila, Carles Fígols, La Caldera

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO