Sobretitular tu espectáculo para el mercado internacional

Mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradun ekintza, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)

pyrenart logos

Sobretitular tu espectáculo para el mercado internacional

PYRENART-BAD

240 mins | Encuentros profesionales |
La Bolsa
urriak 18 (10:00)
EROSI SARRERAK

Sinopsis

Arte eszenikoetako profesionalentzat.
Lantegi honetan, azken urteetan ikuskizunak nazioartera eroateko bilatu izan diren konponbideetarako erabilitako tresna eta teknologiak ezagutzera emango dira.
Lantegiaren xedea ikuskizunak azpititulatzeko azken teknologiak ezagutzera ematea da: sistema teknikoak, softwareak, ohiko arazoak, pantailen kokapena, ikusgaitasuna, hainbat hizkuntzatan gaintitulatzea, besteak beste.
Ikuskizuna itzulpenaren eta gaintitulazioaren bidez aberatsago bihur dezaketen sistemak zeintzuk diren ezagutzera eman nahi da, eta egoki hautatzeko beharrezkoak diren tresnak zeintzuk diren ikusiko da.
Lantegiaren edukien eskema laburra:
• Zer da gaintitulatzea?
• Antzerki-ikuskizunen itzulpena: metodo ezberdinak, abantailak eta desabantailak (aldi bereko interpretazioa, gaintitulazioa, irisgarritasuna).
• Norentzat itzultzen den.
• Nortzuk izan ohi diren solaskideak eta haien rolak: konpainia, antzerkia, jaialdia, nork itzultzen duen eta operadorea.
• Gaintitulatzeko sistema teknikoa: led-ak, proiekzioa, betaurrekoak eta beste pantaila mota batzuk: abantailak eta desabantailak, sistemarik egokiena hautatzeko irizpideak eta kontuan hartu beharreko faktoreak.
• Prozesua ezagutzea: aurreprodukzioa, itzultzen duenaren lana ulertzea, estandarrak (luzerak, mozketa, laburpenak...), behar den materiala, pantailaren eta gaintituluak ezartzen dituen operadorearen kokalekua, kontuan hartu beharreko elementu tekniko eta ikusizkoak, nola aurre egin azken orduko arazoei, alderdi ekonomikoak...
• Kasu praktiko batzuk eta parte hartzaileekin eztabaida.
• Azken gomendioak.
• Mahai-ingurua:
- Carlota Gurt (Temporada Alta jaialdiaren azpitituluetarako arduraduna)
- AhoDubber-en aurkezpena, zuzeneko emanaldietarako laguntza idiomatikoa Eskena, EHU eta Ingeniaritza Eskolaren sustapenarekin (Ibon Saratxaga, Inma Hernáez UPV/EHU)
- Estella Oncins, Transmedia proiektu europearra (Universitat de Barcelona)
Izena ematea: info@atae.org

Fitxa artistikoa

Izena ematea: Urriak 15

Mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradun ekintza, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO