Traición

Ikuskizun hau mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)
Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)

pyrenart logos

Traición

TG STAN
Belgika

90 mins | Antzerkia | Frantsesez

Estrenaldia Estatuan

Pabellón 6
urriak 25 (21:30)
EROSI SARRERAK
10 €

Sinopsis

Harold Pinterrek 1978an idatzi zuen "Traición". Obra horretan, ohiko amodio-hirukote baten istorioa kontatzen da, non Emmak zazpi urte daramatzan Robert bere senarra engainatzen Jerry haren lagun onenarekin.
Egitura dramatiko ezohiko batez baliatuz, obra azkenetik hasi eta hasieran amaitzen baita, Pinterrek leialtasunaren, zintzotasunaren eta nork bere burua engainatzearen gaiak ikertzen ditu, besteak beste. Lantzen dituen pertsonaiak harrapaturik geratzen dira oro erretzen duen pasio baten ezin irautean, borrokatu egiten dira beren eguneroko existentziaren erdipurdikotasun ezin saihestuzkoaren kontra, eta handioski bizi nahi dute mundu txikiegi batean. Bisturia balerabil bezala, agerian uzten ditu bere pertsonaien urguilua eta irritsak, gezurrak eta ahultasunak, etaegokitasun handiz lortzen du darabilen estilo lakoniko eta gupidagabearekin, amodioa gorestea eta aldi berean lotsagarri uztea. Era horretan, Pinterrek goratu egiten du giza harremanen alderdi prosaikoa, poesia bihurtzeraino.

Konpainia

Tq STAN antzerki-konpainia (Stop Thinking About Names-en akronimoa) honako hauek osatzen dute: Jolente De Keersmaeker, Damiaan De Schrijver eta Frank Vercruyssen. Laurogeiko hamarkadan Anbereseko Kontserbatorioan elkar ezaguturik osatu zuten antzerki-kolektiboa.
Printzipio demokratikoaren arabera lan egiten du antzerki-konpainiak, eta, hala, guztiek parte hartzen dute erabakiak hartzen, bai testua, zein dekoratuak edo argiztapena hautatzen, are jantziak eta kartelak ere. Tq STAN-en ustean, aktore-aktoresak dira gehien axola dutenak, eta erabat sinesten du aktore edo aktoresa soberanoa delako araua: hark, jokatuz, sortu ere egiten du. Ez dago entsegurik, hitzaren adiera ohikoaren arabera: entsegu-prozesuaren zatirik handiena mahai baten inguruan gauzatzen da. Obra bat hautatzen denean, testua editatu egiten da, eta berritzuli egiten da, harik eta gidoi berri bat lortu arte. Aktore-aktoresak ez dira igotzen taulara harik eta estrenurako egun gutxi batzuk falta diren arte, eta ez dago egiazko antzezpen bat harik eta ikusleak aretora sartzen diren arte.
Tq STANek benetan sinesten du antzerkiaren indar "bizian": ikuskizuna ez da lehendik ikasitako zerbaiten erreprodukzioa, baizik eta sorkuntza berri bat, gauero-gauero ikusleen laguntzarekin gauzatzen dena. Beraz, konpainia honen emanaldi bat ez da produktu amaitu bat, baizik eta elkarrizketarako gonbidapen bat.

Fitxa artistikoa

  • Testua: Harold Pinter
  • Frantzesera itzultzailea: Eric Kahane
  • Antzezleak: Jolente De Keersmaeker, Robby Cleiren, Frank Vercruyssen
  • Argiztapena: Thomas Walgrave
  • Jantziak: An D´Huys
  • Ekoizpena eta dekoratua: TG STAN

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO