Aurkezpena: Sareak ehuntzen

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, BAD, 21. ediziora heldu da eta bere merezimenduengatik heldu da arlo horretako zaharrena izatera urian. Hala ere, hamarkada bi igarota gazte dago eta zintzoa da bere nortasunarekin, kalitatezko lanen aldeko apustua eginez, tokiko artistei leku garrantzitsua emanez, antzerriko konpainia esanguratsuak ahaztu barik.

Izan ere, BADek gertuko inguruan sartu eta zabaldu ditu sustraiak eta, horrez gain, atzerrian proiektatu du bere eragina, antzerkiko sorkuntzari eta ekoizpenari laguntzeko proiektu transeuroparrekin lankidetza- sareak sendotuz. Aurten ere, BADek uriko zenbait antzeztoki okupatuko ditu urriaren 17tik 27ra eta 21 konpainiako azken lanak ikusiko ditugu. Bost erabateko estreinaldi izango dira eta ikuskizun batzuk lehen aldiz ikusiko dira Euskadin.

Aukera askotarikoa da (antzerkia, dantza, performancea, bideosorkuntza…), baina sortzaileen etengabeko ikerketa beti dago presente, eta horren ondorioz sortuko dira ikuskizun abangoardistak, harrigarriak eta zirkuitu komertzialenetan ezohikoak direnak.

Ibilbide luzeko konpainien eta artisten azken lanetara hurbiltzeko aukera emango digu jaialdiak, adibidez Igor & Moreno, Belgikako TgSTAN konpainia edo Miguel Pereira portugaldarra; ezinbesteko batzuk, esaterako Agnes Mateus eta Quim Tárrida; eta Euskal Herriko eszenan, erabateko estreinaldi ugari, kasurako Legaleon–T/Kolektibo Monstrenko –BAD jaialdiak koproduzitutako ikuskizuna–, Javier Liñera eta Ekoma Teatro, eta Tripak.

Ondo pasatzeko ordua da, utz diezaiogun BAD jaialdiari beregana erakartzen eta goazen buru ireki eta ernearekin, zeren jaialdi honetako ikuskizunak ikusi eta entzun egiten dira baina ikuslea astintzen dute eta bost zentzumenen bidez harrapatzen dute, eta baliteke antzeztokian gertatzen denaren parte-hartzaile bihurtzea. Ezer ez da dirudiena, ezer ez da erraza, mila aurpegien ikuskizuna hasi egingo da.

Gonzalo Olabarria
Bilboko Udaleko Kultura Saileko zinegotzia

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.