Topaketa profesionalak

SAN FRANTSIZKO UDALTEGIA

OSTIRALA 16 12:00-13:30

ZER DA eLEARNING? KALITATEZKO PRESTAKUNTZA
DIGITALEKO PROIEKTU BAT ABIARAZTEA

Datorren urriaren 16an, 12:00etan, Floriana Schiavone eta Catalina Arciniegas (Madril) izango ditugu, eLEARNINGa zer den eta gure eskura dauden konponbideak eta plataformak zein diren azalduko digute, bai eta kontuan hartu beharreko guztia ere kalitatezko prestakuntza digitaleko proiektu bat abiarazi nahi badugu.

COVID19aren krisiak interes handia sortu du urrutiko prestakuntzarako, baina eraldaketa digitala egituratu eta planifikatu egin behar da. ModMo-n eLearning-ean adituak dira eta online ikastaroak diseinatzen dituzte, instrukzio-diseinuaren printzipioetan oinarrituta. Saio honetan, haien erabilera, aplikazio eta jardunbide egokietan murgilduko gaituzte, teknologia hori gure kultura-erakundearentzat nola erabil dezakegun ulertzeko gai izan gaitezen.

Catalina Psikologian lizentziaduna da, eta eskarmentua du artean oinarritutako hezkuntza-proiektuetan. Bi urtez, Txinako haurrentzako lineako arte-ikastaroak koordinatu zituen, nazioarteko artistekin konektatuz.

Florianak Komunikazioan gradua du eta azken bost urteetan enpresa pribatuetan eta sektore publikoan marketin digitaleko proiektuak kudeatzen jardun du. Ekainaz geroztik, Pyrenartek 2020ko udazkenean kaleratuko duen “Nola ekoitzi eta banatu nazioartean” MOOCeko taldeko kide dira.
Izena ematea: badbilbao@bilbao.eus (DOAN) Epea: urriak 14

LARUNBATA 17 10:00-13:30/15:00-18:00

EDADE 2. ONLINE – DANTZA, ARTE DRAMATIKO, HEZIKETA ETA IKERKETAKO I. TOPAKETA

2020ko urriaren 19an Dantza, Arte Dramatiko, Heziketa eta Ikerketako 2. Topaketa ospatuko da, BAD jaialdiaren barruan. Arte Eszenikoetako zenbait aditu jardungo dira beren ikerketa teoriko, aplikatu eta performatiboak eztabaidatu eta aurkezteko.

1. mahaia
DANTZA ETA ARTE DRAMATIKOA HEZKUNTZA-TRESNA GISA

10:00etatik 13:30etara (ATSEDENALDIA 11:15 – 11:45)

Dantzaren eta antzerkiaren presentzia araubide orokorreko irakaskuntzetan.
Dantzan eta arte dramatikoan hezkuntza proiektuak
Ikerketa, arte dramatikoa eta dantza-sareak

2. mahaia
SORKUNTZA ESZENIKOA

15:00etatik 18:00etara (ATSEDENALDIA 17:00 – 17:15)

Ikerketako eta koreografia-sorkuntzako laborategiak

TOPAKETAREN ITXIERA 
Dantzako eta arte dramatikoko gradu amaierako lan (GAL) eta ikasketa amaierako lanen (IAL) aurkezpena

SARRERA LIBREA
TOPAKETARAKO ONLINE SARRERA ADDEREN WEBGUNEAREN BITARTEZ HTTP://ADDEDANTZA.ORG/EU

Antolatzailea: ADDE Hezkuntza Batzordea, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea (Eneko Balerdi, Aiala Echegaray eta Alicia Gómez Linares)

Laguntzaileak: BAD jaialdia, Dantzerti, D + I Dantza eta Ikerketako Elkartea
Informazio gehiago: info@addedantza.org

Copyright © 2020 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO