“Psychodrama”

“Psychodrama”

SLEEPWALK COLLECTIVE & CHRISTOPHER BRETT BAILEY
Euskadi-Erresuma Batua

75 mins | Performancea | Ingelesez (Goitittuluak gazteleraz)

Estreinaldia Euskadin/16 urtetik gorakoentzat

La Fundición
urriak 15 (21:00)

Sinopsis

«Niretzat, haur baten adimena liburu zuri bat bezalakoa da» (Walt Disney)
Giza adimenaren barne-paisaia basatia zeharkatuta, bi [anti]heroi sinesgaitz askatasun-irudipen amesgaiztozkoen atzetik doaz, sentsualitate sutsuz eta indarkeria fantasmagorikoz betetako jazoera sorta batean zehar. Psychodrama pop kultura kutsuko halako exorzismo bat da; zipildutako sinapsi batean, zure burua zeharkatzen duen tren zoroa. Marrazki bizidunen basakeriari eta kontakizunen korrosibotasunari buruzko ikuskizun likin eta limurkorra, hausnarketa hauek egiten dituena: norenak dira buru barruan dituzun ahots horiek guztiak? Nola heldu dira horra?... eta, ahalko bazenu, isilduko zenituzke?
Psychodrama Christopher Brett Bailey idazle, aktore eta musikari kanadiarrak Sleepwalk Collective antzerki esperimentalaren konpainiarekin batera sortu eta interpretatutako lehen lan kolaboratiboa da.

Konpainia

Sleepwalk Collective es una premiada compañía de arte en vivo y teatro experimental que trabaja desde 2006, entre España y Reino Unido, creando íntimas experiencias escénicas para teatros y espacios no convencionales que emergen de la fascinación que sienten por la cultura popular, la condición humana y las nuevas tecnologías. Sus piezas combinan textos reflexivos y poéticos con una cuidada estética, y se caracterizan por estar envueltas en un diseño sonoro y lumínico denso e hipnótico.
Christopher Brett Bailey es escritor, músico, creador escénico e intérprete afincado en Londres. Su debut celebrado por la crítica THIS IS HOW WE DIE recibe los premios Arches Brick Award y Off West End Award en la categoria de producciones que desafian lo tradicional.

Fitxa artistikoa

Jatorrizko testua: Sleepwalk Collective, Christopher Brett Bailey
Antzezleak: Iara Solano Arana, Christopher Brett Bailey
Eszenografiaren diseinua: Iara Solano Arana
Jatorrizko musika eta soinuaren diseinua: Christopher Brett Bailey, Sammy Metcalfe
Off Ahotsa: Nhung Dang
Argiaren diseinua: Sammy Metcalfe
Jantziak: Paola de Diego
Ileordeak: Katie du Mont
Koprodukzioa: Centro Condeduque, Theatre in the Mill, Cambridge Junction, Battersea Arts Centre
Laguntzak: Arts Council England, HOME Manchester

Londreseko OFF West End 2022 sarietarako izendaturiko ikuskizuna

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.