ZALDI URDINA

ZALDI URDINA

ARTEDRAMA
Euskadi

90 mins | Antzerkia | Euskaraz

Helduentzat

Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa)
urriak 15 (20:00)
EROSI SARRERAK

Sinopsis

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea,
desagertu egin da, tekno jaialdi
batean gazte bat bihotzekoak jota
hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen
den droga berri batek eragin
dio heriotza gazteari. Polizia
Aingeruren bila dabil, trapitxeroa
bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba
errebeldea da, gaztetxe eta
bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa
bat hasiko du, Karmen amona eta
Simon udaltzain traketsarekin
batera.
Aingeru poliziek baino lehenago
aurkitu behar dute, eta abokatu
on batekin joan epaitegira.
Astebeteren barruan, 18 urte bete
baino lehen. Atzera kontaketa bat
da.
Ikerketa amateurraren bidean
gurutzatuko dituzte gazteriaren
ondoezak eta ametsak, trafikanteen
eta interés ekonomikoen boterea,
indar polizialen konplizitatea eta
politika baten aztarna.

Konpainia

ARTEDRAMA Arte eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin Jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapenean. Artedrama Plataformaren oinarri eta labore-lurra, antzerkia eta artea esateko eta izanarazteko gure herri
honek dituen hitzak eta ekintzak dira. Artedrama Arte eszenikoen plataformako lantalde egonkorra lau kidek osatzen dugu: Ander Lipusek, Iasone Paradak, Irantzu Azpeitiak eta Mikel Unamunzagak. “Gure aterpea Gernikan dugu, Bertako konpainia egoiliarra gara”.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
  • Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcalá, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Asier Ituarte
  • Abeslaria: Amaia Aulestia
  • Jantziak: Marodi sorkuntzak
  • Argiztapena eta eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia
  • Teknika: Aitz Amilibia
  • Irudia: Oier Zuñiga
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Teaserra: Eñaut Castagnet
  • Media: Roberto Quintana
  • Ekoizpena: Iasone Parada

Copyright © 2020 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO