ESZENOGRAFIARAKO ZEMENTUZKO

Ikastaroa martxoaren 20an eta 21ean izango da, BilbaoEszenaren instalazioetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara astelehenean eta 10:00etatik 12:00etara asteartean (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera, antzerkiko eszenografiarako eta tresneriarako zementuzko moldeak eta objektuak eraikitzeari buruzko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan izango da, martxoaren 20an eta 21ean, goizeko 10:00etatik 13:00etara astelehenean eta 10:00etatik 12:00etara asteartean. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Prestakuntza Maite Gastañagak eta Erika Lópezek emango dute, eta helburuen artean, zementuak eskaintzen dituen aukerak, zelan landu eta molde modura nolako objektuen eta superfizieen gainean erabil daitekeen ezagutzea daude. Arreta berezia eskainiko zaio, baita ere, zementuarekin lan egiteko moldea prestatzeko moduari, eta baita Eszenografiarako objektuak egin ahal izateko gehieneko eta gutxieneko neurriak zeintzuk diren jakiteari ere.

Tailerra, zuzeneko ikuskizunen alorreko profesionalei, eszenografiarekin, tresneriarekin, jantziekin eta karakterizazioarekin erlazionatutako pertsonei, eta baita Arte Ederretako, Arte Eszenikoen masterreko, antzerki eskoletako ikasleei dago zuzenduta, batez ere. Edukien artean, materialen portaera, gogortzeko behar den denbora, akaberak egiteko aukerak edo moldeak egiteko birziklatutako materialak erabiltzea landuko dira, besteak beste.

Prestakuntza jardueran 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org helbidearen bitartez eman daiteke dagoeneko. Prezioa 50 eurokoa izango da (35 euro ATAEko bazkideentzat eta 40 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

Copyright © 2017 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO