Bilbaoeszena Ikastaroak

ANTZERKI IKASTARO BERRIAK

PRESTAKUNTZA ETA SORKUNTZA ESZENIKOA (HASTAPENA / HELDUENTZAT)
Urte osoko tailerra (urritik ekainera). Euskaraz.
Astelehenetan, 19:30 – 21:30 (60 ordu)

GAIAK

  •  Aktorearen lana: kemena, erritmoa, gorputz-adierzpena, oreka,…
  • Sormen lana: inprobisazioa, espazioaren definizioa, ideien bilaketa,…

PREZIOA
Matrikula arrunta: 183,75 €
Langabetuak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak: 151,30 €

 


GAZTEENTZAKO ANTZERKI TAILERRA
Urte osoko tailerra (urritik ekainera). Euskaraz. (12-16 urte)
Ostegunetan, 19:00 – 20:30 (45 ordu)

GAIAK
Gorputza aktorearen instrumentua da, horregaitik gure gorputzaren adierazkortasuna ezagutzeko eta lantzeko ariketak egingo ditugu, erritmoa eta espazioa kontutan hartuta. Irudimena eta emozioak ere landuko ditugu, pertsonaiak eta istorioak sortzeko. Adierazi nahi dugunari bidea bilatuko diogu.

PREZIOA
Matrikula arrunta: 118,90 €
Gurasoak langabetuak badira edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute: 86,45 €

 


UMEENTZAKO ANTZERKI TAILERRA
Urte osoko tailerra (urritik ekainera). Euskaraz. (8-11 urte)
Ostegunetan, 17:15-18:45 (45 ordu)

GAIAK
Gorputzaren adierazkortasuna ezagutzeko eta lantzeko ariketak egingo ditugu, erritmoa eta espazioa kontutan hartuta. Irudimena eta jolasak ere landuko ditugu, pertsonaiak eta istorioak sortzeko. Adierazi nahi dugunari bidea bilatuko diogu.

PREZIOA
Matrikula arrunta: 118,90 €
Gurasoak langabetuak badira edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute: 86,45 €

AURREINSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

1. AURREINSKRIPZIOA EGITEKO
Aurreinskripzioa egiteko epea irailaren 16tik 29ra izango da. Udalaren web orriaren bidez eman behar da izena: www.bilbao.eus

2. AUKERAKETA

  • Aukeratutako ikasleei telefonoz jakinaraziko zaie urriaren 9an eta matrikula egiteko informazioa ere emango zaie une horretan.
  • Lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutakoek.
  • Taldeetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko oreka bilatuko da.
  • Euskarazko taldeak sortzen saiatuko gara aurrena.

Aurretik izena eman dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki daiteke eta interesdunei horren berri emango zaie. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra bertan behera utzi ezik, ez da diru hori bueltatuko.

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO