Erresidentzia Artistikoak (2016)

ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN ALORREKO LAU IKERKETA ESZENIKO PROIEKTUK JASOKO DITUZTE BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN BITARTEZ, DEITZEN DUEN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN 3.000 EUROKO BEKAK

  • Aurkeztu diren 48 proposamenetatik aukeratu diren lauek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza juridikoa izango dituzte euren proiektuak aurera eraman ahal izateko. Horietakoren bat Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen – BADen hurrengo edizioan aurkeztuko da
  • “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoa sustatzea da, baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programaren zortzigarren edizioan aukeratutako lau proiektuak ezagutarazi ditu. Antzerki dokumentalaren, antzerki fisikoaren eta dantza garaikidearen barruan dauden lau proposamen dira.

Guztira, programak 48 eskari jaso ditu –horietako 5 euskaraz– guztiak ere Euskal Herritik edo euskal artistetatik edo konpainietatik jasotakoak. Guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardura izan duen batzordeak, –Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatua, kanpoko adituen aholkularitzarekin–, hauek aukeratu ditu: Olatz Gorrotxategi irakasle, antzezle eta dramaturgoak, oroimen historikoari buruzko proposamena gauzatzeko aurkeztu duen “43º13’44’’N”; Marta Álvarezen, Jon Koldo Vázquezen eta Atxarte López de Munainen (MAuMA) “KT83” dantza-site specific proiektua; Parasite Kolektiboaren “Hot Water”, bakarkako antzerki fisikoa; eta, azkenik, “Esku Harriak: Oteizaren (h)aria” dantza pieza –euskaraz– Mugmus Laborategia konpainiaren lehenengo lana.

Aukeratutako egitasmo bakoitzak 3.000 euroko laguntza jasoko du eta, horrez gain, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkio, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eraman ahal izateko. Horrez gain, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, urriaren amaieran egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BAD-en, hurrengo edizioaren barruan.

Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotzi eskuordetuak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazio zuzendariordeak, Pedro Ormazabal Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendariak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osatzen duten Programazioaren Balorazio Batzordeak, proposamen hauek aukeratu ditu:

“KT83” dantza-site specific pieza da, eta BADen hurrengo edizioan estreinatuko da, Campos Antzokiko Kupula aretoan. Gizon bat megafono batekin, foku bat, mikrofonoa duen emakumea, gorputzaren soinuak, beste garai bateko musika, dantza…, ikus-entzuleekin harremanak izateko modu berriak planteatzeko bide eta espazio berriak ikertzeko eta sortzeko 2012an eratu zen MAuMA plataformako Marta Álvarezen, Jon Koldo Vázquezen eta Atxarte López de Munainen eskutik.

“Hot water” lanari dagokionez, mugimenduak leku handia hartzen duen antzerkiko bakarkako lana da, eta etxeko tresna elektrikoen teknikari bat munstro bilakatzeko prozesua tonu satirikoan kontatzen du. Figura eta sistema autoritarioekin, bidezkoekin eta bidezkoak ez direnekin, dituen topaketak direla eta, gure gizartean munstro baten ekintza gisa ulertzen dena egiten duen pertsona baten bizitza kontatzen du, era ez linealean. Unai Lopez de Armentiak (Parasite Kolektiboa) antzezten duen “Hot Water” lanean, testua, ahotsa, gorputza eta irudia fusionatu egiten dira, ikus-entzulea lekuz aldatzeko, adimenari eta emozioei dagokienez, piezak irauten dituen 50 minutuetan.

OROIMEN HISTORIKOA

“43º13’44’’N” piezak, erregimen frankistak hil zituen eta erbesteratu eta inoiz etxera itzuli ez ziren pertsonen bilaketa kontatzen du. Antzerki dokumentala –benetako datuak, irudiak eta bideoak barne hartuz– izenekoaren barruan sartzen den lan horrek biktima guztien bilaketari buruz hitz egingo du, aurkitu nahi den eta aurpegiz eta izenez aldatuz doan pertsona protagonista batean zentratuz. Ez da biktima bakarrean zentratzen, biktima guztietan baizik, gaur egun ere oraindik desagertuta, mendietan eta areketan lurperatuta, dauden 150.000 pertsona anonimo baino gehiago horiek azpimarratuz.

Aurretik 3 urteko lana duen Oroimen Historikoari buruzko antzerki proiektu horrek, Francoren erregimenean desagertutako pertsona guztien bilaketa kontatuko du. Izenburuak, Olatz Gorrotxategi egilearen etxearen beraren koordenatuen parte bat aipatzen du, lanak, egilearen hitzetan, “gure jendea etxera ekartzeaz, orain dauden lekuetatik etxera itzultzen jakin dezaten ogi mamizko bidetxoa egiteaz” hitz egiten duelako. Olatz Gorrotxategi antzerki irakaslea da, antzezle eta dramaturgo izateaz gain, eta ACT Festival izenekoaren ekoizpenean egiten du lan

Aukeratutako azken proiektua, “Esku harriak: Oteizaren (h)aria”,MugMus Laborategia konpainiak egin eta aurkeztu duen lehenengo lana da. Lanak, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide emankorrean sortu zuen imajinarioaren berrirakurketa egiten du, diziplina anitzeko eszenan jartzea eskainiz, dantza garaikidearen eta zuzeneko jatorrizko musikaren bitartez batez ere, baina eskulturarekin, espazioaren tratamenduarekin eta testuarekin uztartuz. Horrela, Oteizaren unibertso zabala eta berezia gogoratu eta berreraiki nahi da.

Olatz Gorrotzategi - 43º13’44’’N

Ikusi proiektua

Parasite Kolektiboa - Hot Water

Ikusi proiektua

Mugmus Laborategia - Esku Harriak: Oteizaren (h)aria

Ikusi proiektua

MAuMA - KT83

Ikusi proiektua

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.