Erresidentzia Artistikoak (2018)

BILBOKO UDALEKO KULTURA SAILAK, BILBAOESZENAREN – BILBOKO BALIABIDE ESZENIKOEN ESZENAKO “ARTISTAK HAMARGARREN EDIZIOA DEITU DU. ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA BULTZATZEKO EGOITZAN” PROGRAMAREN

2018ko deialdian parte hartu nahi duten EUSKAL KONPAINIEK ETA ARTISTEK MARTXOAK 9 arte dute proposamenak aurkezteko eta BilbaoEszenak horietatik hiru proiektu hautatuko ditu; 4.000 euroko laguntza ekonomikoa eta laguntza artistiko eta teknikoa eskainiko dizkie.

Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan.

“Artistak Egoitzan” Bilboko Kultura Sailak hiriko arte eszenikoen esparruan ikerketa eta berrikuntza sustatu nahian antolatzen duen programa bat da.

Interesa duten artista eta konpainiek bilbao.eus eta badbilbao.eus web orrietan aurkituko duten inprimaki ofiziala bete beharko dute eta proiektuaren txostenarekin pdf-a ere aurkeztu.

Goian agertzen diren web orri bietako baten bidez aurkezten ez diren proposamenak ez dira onartuko.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, BilbaoEszenaren Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2018ko deialdia ireki du. Programa hau, duela bederatzi urte, gure Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da. Deialdian parte hartu nahi duten konpainiek edo artistek 2018ko martxoaren 9 arte aurkeztu ahal izango dituzte euren sorkuntza proposamenak. BilbaoEszenak hiru arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.

Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuak bakarrik aurkeztu ahal izango dira.

“Artistak Egoitzan” programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batik bat, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta dantza izanik, diziplina tradizionalagoekin erlazionatutako proiektuak baztertu barik.

Programa honetan, Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa prozesuak bultzatzea, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusia izanik. Halaber, hirugarren helburua ere aipatu behar da, sorkuntzako talentua aurkitzera eta erakartzera bideratua, ekoizpen garapen prozesurako sarrera erraztuz.

PARTAIDEAK
Programa honetara sorkuntza edo ikerkuntza eszeniko garaikidearen lan-prozesuetan BilbaoEszenarekin lan egin nahi duten Euskal Herriko talde edo artistek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak. 18 urtetik gora izan behar da parte hartzeko.

EGOITZAREN IRAUPENA
Egoitzen iraupena 25 egunekoa izango da gehienez eta epe horretan modu intentsiboan gauzatuko da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta.

Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta hiriko beste espazio eszeniko batzuetan garatuko dira; ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urri erdialdera arte.

Proiektu bakoitzerako dirukopurua 4.000 eurokoa izango da.

Horrez gain, aukeratutako pertsonek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Laguntzak lortzeko, bilbao.eus edo badbilbao.eus web orrietan aurki daitekeen galdetegi ofiziala behar bezala bete beharko da.

TOKIKO ARTISTEN HIRU PROIEKTUK JASOKO DITUZTE BILBOKO UDALAK, ANTZERKIAREN ETA DANTZA GARAIKIDEAREN ALORREKO SORKUNTZA ESZENIKORAKO DEITZEN DUEN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN 4.000 EUROKO LAGUNTZAK

· Aurkeztutako 55 proposamenetatik aukeratu diren hiruek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza juridikoa izango dituzte euren proiektuak aurrera eraman ahal izateko, eta horietatik bi, gutxienez, Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen – BADen hurrengo edizioan aurkeztuko dira.

· “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoa sustatzea da, baliabide ekonomikoak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz.

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programaren hamargarren edizioan aukeratutako hiru proiektuak ezagutarazi ditu. Antzerki eta dantza garaikidearen alorretan aritzen diren Bizkaiko konpainien hiru proposamen dira.

Guztira, deialdiak 55 eskari jaso ditu –horietatik 10 euskaraz egingo diren proiektuetarako– guztiak ere Euskal Herritik edo euskal artisten edo konpainien eskuetatik jasotakoak. Guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardura izan duen batzordeak, –Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatua, kanpoko adituen aholkularitzarekin–, Atx Teatroak aurkeztutako “7ak bat”, Isaak Erdoizaren “MASA” eta KANPAI konpainairen “Sayonara Baby” proiektua aukeratu ditu.

Aukeratutako egitasmo bakoitzak 4.000 euroko laguntza jasoko du eta, horrez gain, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkio, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eraman ahal izateko. Horrez gain, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, proposamen horietatik bi urriaren amaieran egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, hurrengo edizioaren barruan estreinatuko baitira.

Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotzi eskuordetuak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazio zuzendariordeak, Pedro Ormazabal Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendariak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osatzen duten Programazioaren Balorazio Batzordeak, proposamen hauek aukeratu ditu:

Abadiñoko Isaak Erdoiza dantzari eta koreografoaren “MASA”, abiapuntu gisa gizonaren gorputzak duen karga sinbolikoa hartzen duen pieza eszenikoa da, eta irudikapenerako eta imajinariorako bertan zentratuz, gorputz komuna eraikitzea proposatzen du, norbanakoa fagozitatu eta gorputzetik haraindi, materiarako bidaian eramango gaituen paisaia sailkaezina bilakatzen duen masa. Proposamena datorren urrian estreinatuko da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, hurrengo edizioaren barruan.

Aukeratutako bigarren proposamena ere dantza garaikidekoa da, “Sayonara Baby”, KANPAI taldearen, Natalia de Miguel & Jorge Jaureguiren, pieza. KANPAI Allue Danzaren proiektu artistikoa da. “Sayonara Baby” jatetxe asiarra da, eta pertsonaia anitzak eta aldakorrak elkarrekintzan arituko dira, egoera absurdua eta delirantea sortuz. Galdutako arimak, inon lekurik ez dutenak, euren lekua aurkitzen ez duten pertsonak… erakusten ditu. “Sayonara Baby” Niko Hafkenscheid, Leo Zurfluh, Mikel Aristegi, Lucía Baskaran, Gabriel Punzo, Jorge Jauregui Allue eta Natalia de Miguel dira. Bilboko ikusleek piezaren estreinaldia BADen ikusteko aukera ere izango dute. Natalia de Miguelen eta Jorge Jaureguiren lehentasuna, mugimenduaren bitartez ideiak, sentsazioak eta sentimenduak komunikatzea da, ikusleekin maila emozionalean konektatuz.

Amaitzeko Atx Teatroaren “7ak bat”, antzezlan garaikiderako euskarazko proiektua da. Bertan gizakiaren gaiztasunari buruzko gogoeta egiten da, berezkoa edo saihestezina ote den galdetuz. Gure kulturaren zazpi bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin zuen bezala, izaki berriari emango diote bizia, piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko.

 

 

 

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.