Emakumezko Antzerkigile Amateurren I. Topaketa

Egitaraua Deskargatu

Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bilbaoeszena eta Marieta Díaz de Toledoren eskutik, eta Bilboko Teatro dell’Arte taldea ordezkatuz, ANTZEZLANEN IDAZLE AMATEURREN I. TOPAKETA” aurkezten du; Bilbon izango da topaketa, 2019ko urtarrilaren 26an eta 27an, Bilborock aretoan, 11:30etik 14:00etara (egun bietan).
2010ean hasi zenetik, Teatro dell’Arte antzerki konpainia beregain eta amateurrak bereziki landu du emakumearen gaia, antzeztu izan dituzten obretan izan duten zeresan berezia nabarmenduz. Era berean, eta horrekin bat etorriz, “Emakumea: Artea eta esentzia” gunea sortu zuten beren web-orrian, eta hor ipini zituzten egile batzuek eta besteek beren gogoetak eta azterlanak, Artearen historian, eta zehazki arte dramatikoan, emakumeek izan duten garrantziari eta egin dituzten ekarpenei buruzkoak.
Eta, antzerki-konpainia horrek, azterlan eta behaketa horretan ––bere esperientziaz gain–– antzezlanen idazketan jarri du arreta, zeren eta emakumeen lana, batez ere amateurren arloan egindakoa, ez baita jendartera azaleratu izan arlo horretan; aukerarik izan ez dutelako, kasurik gehienetan.
Horregatik guztiagatik, Marieta Díaz de Toledok topaketa hau sortu eta bultzatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren antzezlan-idazle emakumezko amateurrei eskaintzearren aukera bat beren lanak erakutsi, agerian jarri eta jendartean zabaltzeko, eta, baita ere, beren presentzia indartzeko ikuspegi eta eremu ez-profesionaletatik.

Topaketa 11:30ean hasiko da eta 14:00ak arte iraungo du, eta honako hauek izango dira parte-hartzaile:
Amaia Vega Diez, Daniela Bartolomé, Miren Sanz Fika, Rosane Mateo, Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea idazleak. Horiek guztiek beren antzezlan-testuak emango dituzte ezagutzera, bai eta literatur eta antzerki-munduan egindako ibilbidea ere.
Javier Liñera eta Agurtzane Intxaurraga drama-idazleak, zeintzuek hitzaldi txiki bat egingo baitute topaketaren gai nagusiaren inguruan.
BarrikaHitza antzerki-konpainia amateurrak Troyanas antzezlan laburra emango du euskaraz, zeina emakumezko aktoreek eurek idatzia baita, eta Javier Liñerak zuzendua.
Durango aldeko aktore-taldea; aktore horiek aldi berean parte hartzen dute hainbat antzerki-konpainiatan, eta Krisiak du errua! izeneko lana emango dute euskaraz, Rosane Mateok idatzi eta zuzendua, bera ere topaketan parte hartzaile delarik.
Eguzki Zubiak ekitaldia dinamizatuko du.
Imanol Molinuevo marrazkilaria, kartelaren diseinatzailea.
Topaketa horretan, hala, era askotako ikus-entzuleak izango dira, entitate, areto, erakunde, konpainia, kolektibo eta aktore emakumezko eta gizonezkoak, nahiz amateurrak nahiz profesionalak, guztiak ere literaturarekin, antzerkiarekin eta arte eszenikoekin zerikusia dutenak, edo gaiari buruz interesa duen edonor ere bai.

URTARRILAK 26

TROYANAS

Euripidesen “Troiarrak” lanean oinarritutako testua da. Troiako emakumeak zelai batean daude, garaileek eramateko zain.
Troia erori egin da eta itxaron besterik ezin da egin. Orain, itxaron?
Troiako emakume horiek Europako emakumezko errefuxiatuen parean jarriko dira.
Hauek dira lanaren hiru ardatzak:

  • Euripidesen “Troiarrak”
  • Emakumezko errefuxiatuen bizi-esperientziak
  • Emakumezko aktoreen bizi-esperientziak

Antzezleak: Mª Eugenia Centeno, Mª Cruz Colmenero, Begoña Artegui, Irune Guinea.
Zuzendaria: Javier Liñera.

URTARRILAK 27

KRISIAK DU ERRUA

Rosane Mateoren “La crisis tiene la culpa” lanaren itzulpena da. Jatorrian, “La crisis tiene la culpa” hiru istorio desberdin kontatzen zituen hiru esketx labur ziren, denak puntu komun batekin: krisiaren ondorioak. Hemen aurkezten den bertsioak hiru istorioen zehaztasun komikoenak eta adierazgarrienak jartzen ditu bakar batean.
Pantxike eta Remigia laurogei urteko emakumeak dira eta makro egoitza batera eraman dituzte, bizi ziren zahar-egoitza txikia itxi egin dutelako. Lantzean behin gauez ateratzen dira, jagoleen zaintzatik ihes eginez.

Antzezleak: Idoia Bilbao, Dolma Romera, Mikel Uriguena Ruiz.

EGITARAUA

ZAPATUA, URTARRILAK 26

Hasiera: 11,30 h

  1. Topaketaren aurkezpena antolatzaileen partetik.
  2. Javier Liñera antzerkigilearen mintzaldia.
  3. Amaia Vega, Daniela Bartolomé eta Miren Sanz Fika autoreen mintzaldia
  4. Emakumezko aktoreek beraiek idatzitako “TROYANAS” gaztelaniazko obraren antzezpena, Barrikako BARRIKAHITZA antzerki talde amateurrak antzeztua eta Javier Liñerak zuzendua.
  5. Solasaldia/Eztabaida.
  6. Eguzki Zubia aktoreak antzeztu eta Topaketa dinamizatuko du.

DOMEKA, URTARRILAK 27

Hasiera: 11,30 h

  1. Topaketaren aurkezpena antolatzaileen partetik.
  2. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilearen mintzaldia.
  3. Rosane Mateo. Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea autoreen mintzaldia.
  4. “KRISIAK DU ERRUA!” euskarazko obraren antzezpena, Durangaldeko aktore amateurren talde batek antzeztua, Rosane Mateok idatzi eta zuzendua.
  5. Solasaldia/Eztabaida.
  6. Eguzki Zubia aktoreak antzeztu eta Topaketa dinamizatuko du.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.