Igandean, 18:00etatik aurrera, bereziki familiei zuzenduta egongo den ikuskizun bakarra eskainiko da Bilborocken, Benetan Be konpainiaren “Inondik inora” euskarazko antzezlana (Sarrerak: 8€ aurretik hartuta, 10€ txarteldegian).
Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia – BAD amaierara helduko da asteburu honetan, ikuskizun harrigarrienetako batzuekin, Tg STAN konpainia belgikarraren edo Agnes Mateus eta Quim Tarrida artista ospetsuen eskutik. Ikus-entzule berriak sortzeko helburuz, igandean, 18:00etatik aurrera, Bilborockek bereziki familiei zuzendutako ikuskizuna jasoko du, Benetan Be taldearen euskarazko “Inondik inora” lana. Antzezlanak umorea eta poesia, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen ditu.

Biharko, osteguneko, programazioaren barruan, sorkuntza eszenikoari laguntzeko BilbaoEszenako – Baliabide Eszenikoen Zentroko “Artistak Egoitzan” programan aukeratutako proiektu baten aurkezpena ere badago. Euskal eszenan ibilbide luzea duen Eguzki Zubia – La Dinamikaren proposamen bat da, eta “3er acto” lanaren work-in-progress aurrerapen bat eskainiko du. Dantza eta antzerki proposamena da, menopausia igaro duten emakumeei buruz dauden aurreiritziak eta ideiak lantzeko, zahartzeak dakarren bazterketa, ikusgai izateari uztea eta horrek dakarren gainbehera pertsonala. 19:00etan izango da, La Fundiciónen, eta 20:00etan, Campos antzokiko Kupulak Carla Rovira katalanaren “Matria” antzerki-dokumentala jasoko du. Ikuskizun horrek Europa mailako Pyrenart egitasmoaren laguntza du.

Beste proposamen batzuen artean, ostiralean, 21:30ean, Belgikako Tg STAN konpainia ospetsua helduko da Pabellón 6 aretora, Harold Pinterren “Traición” klasikoaren moldaketarekin. Maitasun hirukote klasikoaren istorioa kontatzen du, Emmak zazpi urte baitaramatza Robert senarra Jerry haren adiskide onenarekin engainatzen.

BADek larunbaterako duen programazioaren barruan aipamen berezia merezi du Bilbon “Rebota rebota y en tu cara explota” ikuskizuna aurkeztuko duten Agnés Mateus eta Quim Tarrida bartzelonarren lana, indarkeria matxistari eta gizartearen pasibitateari buruzko gogoeta gordina, 2017an Joera Berrien Kritikaren Saria eta 2018an Ekarpen eszeniko berrien Butaca saria lortu zituen lana. Larunbatean, 21:30ean, ikusi ahal izango da Pabellón 6 aretoan.

BADen aurtengo edizioa igandean, 20:30ean, itxiko da, Pabellón 6 aretoan, baita ere, Ángela Lópezek, Juan Diego Calzadak eta Nazario Díazek osatzen duten Andaluziako Vertebro kolektiboaren “Faena” lanaren Euskadiko estreinaldiarekin. Nazioko panoraman ezinbestekoa den konpainia garaikideetako bat da, eta jaialdiaren laguntza izan du lana Bilbon aurkezteko. Jaialdiko sarrerek 10 euro balioko dute txarteldegian, eta 8 euro aurretik erosiz gero webgunean (www.badbilbao.eus) eta jaialdiko bulegoan (Abando – Elkanoko Udaltegia).

    OSTEGUNA, URRIAK 17


    Diseño de iluminación para danza
    Lola Barroso, ATAE
    La Bolsa 10:00
    240 mins | Diseño de iluminación para la danza |

    ¿Hay alguien ahí?
    LEGALEON-T / KOLEKTIBO MONSTRENKO
    La Fundición 19:00
    75 mins | Antzerkia | Gaztelaniaz

    OSTIRALA, URRIAK 18


    Sobretitular tu espectáculo para el mercado internacional
    PYRENART-BAD
    La Bolsa 10:00
    240 mins | Encuentros profesionales |

    Pieza para negocio
    MIGUEL PEREIRA
    La Fundición 19:30
    60 mins | Dantza-Performance-Antzerkia | Gaztelaniaz

    Rassemblement
    GERMAN JAUREGI & ANTIA DÍAZ
    Pabellón 6 21:30
    50 mins | Dantza garaikidea | Espainia-Belgika

    LARUNBATA, URRIAK 19


    I ENCUENTRO DE DANZA, ARTE DRAMÁTICO, EDUCACIÓN E INVESTIGACIÓN
    COMISIÓN DE EDUCACIÓN DE ADDE
    Dantzerti 09:30
    360 mins | Jornadas profesionales |

    Conferencia bailada. Tendencias actuales
    EXPLICA DANSA
    Dantzerti 17:30
    70 mins | Dantza garaikidea | Gaztelaniaz

    Urruna
    TRIPAK
    La Fundición 19:00
    75 mins | Antzerkia | Bilingüe

    CABEZA DE VACA “Jinete último reino Frag.3”
    MARÍA SALGADO Y FRAN MM
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 21:00
    50 mins | Audiotestua | Gaztelaniaz

    IGANDEA, URRIAK 20


    Exit
    ANTONIA BAEHR
    Pabellón 6 19:00
    70 mins | Irakurketa-Performancea | Ingeleraz

    Pugna
    NODE
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 21:00
    55 mins | Diziplina anitzekoa (dantza, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak). 18 urtetik gorakoentzat (13tik gorakoentzat lagunduta) | Gaztelaniaz-ingeleseraz-euskaraz

    ASTELEHENA, URRIAK 21


    Angélica (Una tragedia)
    Manuel Fernández-Valdés
    Bilbao Arte 17:00
    19:00
    85 mins | Dokumentala |

    Tendríamos que haber empezado de otra manera
    JAVI LIÑERA y ÉKOMA TEATRO
    Pabellón 6 20:00
    80 mins | Antzerkia | Gaztelaniaz

    ASTEARTEA, URRIAK 22


    Confetti
    EMILIEN TRUCHE
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 19:00
    19:30
    15 mins | Performancea |

    Andante
    IGOR x MORENO
    Teatro Campos Antzokia (Sala Teatro Aretoa) 20:00
    70 mins | Dantza |

    ASTEAZKENA, URRIAK 23


    3er acto
    WORK IN PROGRESS LA DINAMIKA
    La Fundición 19:00
    45 mins | Antzerkia-Dantza |

    Tiempo
    ZIRKOZAURRE
    Pabellón 6 20:00
    50 mins | Zirkua-Dantza |

    OSTEGUNA, URRIAK 24


    3er acto
    WORK IN PROGRESS LA DINAMIKA
    La Fundición 19:00
    45 mins | Antzerkia-Dantza |

    Matria
    CARLA ROVIRA
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 20:00
    80 mins | Antzerki dokumentala | Gaztelaniaz

    OSTIRALA, URRIAK 25


    Ahotsak
    ZIOMARA HORMAETXE COMPANY
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 19:00
    19:30
    15 mins | Dantza garaikidea | Euskaraz

    Traición
    TG STAN
    Pabellón 6 21:30
    90 mins | Antzerkia | Frantsesez

    LARUNBATA, URRIAK 26


    NoirBlue
    ANA PI
    La Fundición 19:30
    50 mins | Dantza |

    Rebota, rebota y en tu cara explota
    AGNES MATEUS y QUIM TARRIDA
    Pabellón 6 21:30
    75 mins | Antzerki garaikidea-Performancea | Gaztelaniaz

    IGANDEA, URRIAK 27


    Inondik inora
    BENETAN BE
    Bilborock 18:00
    50 mins | Antzerkia | Euskaraz

    A cama de meu avó
    CELSO SANMARTIN
    La Fundición 19:00
    50 mins | Ahozko irakurketa poetikoa | Galizia

    FAENA (CICLO DE LAS PEREGRINACIONES #4)
    VÉRTEBRO
    Pabellón 6 20:30
    70 mins | Dantza |

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO