• Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2019ko MARTXOAREN 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 4.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten hiru egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da.  
  • “Artistak egoitzan” Bilboko Udalaren programa da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza bultzatzea da, euren sorkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz.

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2019ko deialdia ireki du. Ekimen hori, duela hamaika urte, gure Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da. 

Deialdira aurkeztu nahi duten euskal konpainiek edo artistek otsailaren 4tik aurrera eta 2019ko MARTXOAREN 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren sorkuntza proposamenak. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.bilbao.eus edo www.badbilbao.eus web orrietan aurkitu daitekeen deialdiaren inprimaki ofiziala betetzea. Ez da onartuko posta elektronikoz, ohiko postaz edo bertara hurbilduz aurkezten den proposamenik. 

BilbaoEszenak hiru arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan. 

“Artistak Egoitzan” programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak aurrera eramateko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batik bat, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta dantza izanik, diziplina tradizionalagoekin, kaleko antzerkiarekin edo zirkuarekin, adibidez, erlazionatutako proiektuak baztertu barik. 

Programa honetan, Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusia izanik. Halaber, hirugarren helburua ere aipatu behar da, sorkuntzako talentua aurkitzera eta erakartzera bideratutakoa, ekoizpen garapen prozesurako sarrera erraztuz. 

EUSKAL ARTISTAK

18 urtetik gorako Euskal Herriko artistek, bakarka edo taldean aurkez ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan BilbaoEszenarekin parte hartu nahi badute.  

Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena izango du eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta gure hiriko beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez ere uztailean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua 4.000 eurokoa izango da. Horrez gain, aukeratutakoek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

 

 

    OSTEGUNA, URRIAK 17


    Diseño de iluminación para danza
    Lola Barroso, ATAE
    La Bolsa 10:00
    240 mins | Diseño de iluminación para la danza |

    ¿Hay alguien ahí?
    LEGALEON-T / KOLEKTIBO MONSTRENKO
    La Fundición 19:00
    75 mins | Antzerkia | Gaztelaniaz

    OSTIRALA, URRIAK 18


    Sobretitular tu espectáculo para el mercado internacional
    PYRENART-BAD
    La Bolsa 10:00
    240 mins | Encuentros profesionales |

    Pieza para negocio
    MIGUEL PEREIRA
    La Fundición 19:30
    60 mins | Dantza-Performance-Antzerkia | Gaztelaniaz

    Rassemblement
    GERMAN JAUREGI & ANTIA DÍAZ
    Pabellón 6 21:30
    50 mins | Dantza garaikidea | Espainia-Belgika

    LARUNBATA, URRIAK 19


    I ENCUENTRO DE DANZA, ARTE DRAMÁTICO, EDUCACIÓN E INVESTIGACIÓN
    COMISIÓN DE EDUCACIÓN DE ADDE
    Dantzerti 09:30
    360 mins | Jornadas profesionales |

    Conferencia bailada. Tendencias actuales
    EXPLICA DANSA
    Dantzerti 17:30
    70 mins | Dantza garaikidea | Gaztelaniaz

    Urruna
    TRIPAK
    La Fundición 19:00
    75 mins | Antzerkia | Bilingüe

    CABEZA DE VACA “Jinete último reino Frag.3”
    MARÍA SALGADO Y FRAN MM
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 21:00
    50 mins | Audiotestua | Gaztelaniaz

    IGANDEA, URRIAK 20


    Exit
    ANTONIA BAEHR
    Pabellón 6 19:00
    70 mins | Irakurketa-Performancea | Ingeleraz

    Pugna
    NODE
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 21:00
    55 mins | Diziplina anitzekoa (dantza, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak). 18 urtetik gorakoentzat (13tik gorakoentzat lagunduta) | Gaztelaniaz-ingeleseraz-euskaraz

    ASTELEHENA, URRIAK 21


    Angélica (Una tragedia)
    Manuel Fernández-Valdés
    Bilbao Arte 17:00
    19:00
    85 mins | Dokumentala |

    Tendríamos que haber empezado de otra manera
    JAVI LIÑERA y ÉKOMA TEATRO
    Pabellón 6 20:00
    80 mins | Antzerkia | Gaztelaniaz

    ASTEARTEA, URRIAK 22


    Confetti
    EMILIEN TRUCHE
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 19:00
    19:30
    15 mins | Performancea |

    Andante
    IGOR x MORENO
    Teatro Campos Antzokia (Sala Teatro Aretoa) 20:00
    70 mins | Dantza |

    ASTEAZKENA, URRIAK 23


    3er acto
    WORK IN PROGRESS LA DINAMIKA
    La Fundición 19:00
    45 mins | Antzerkia-Dantza |

    Tiempo
    ZIRKOZAURRE
    Pabellón 6 20:00
    50 mins | Zirkua-Dantza |

    OSTEGUNA, URRIAK 24


    3er acto
    WORK IN PROGRESS LA DINAMIKA
    La Fundición 19:00
    45 mins | Antzerkia-Dantza |

    Matria
    CARLA ROVIRA
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 20:00
    80 mins | Antzerki dokumentala | Gaztelaniaz

    OSTIRALA, URRIAK 25


    Ahotsak
    ZIOMARA HORMAETXE COMPANY
    Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) 19:00
    19:30
    15 mins | Dantza garaikidea | Euskaraz

    Traición
    TG STAN
    Pabellón 6 21:30
    90 mins | Antzerkia | Frantsesez

    LARUNBATA, URRIAK 26


    NoirBlue
    ANA PI
    La Fundición 19:30
    50 mins | Dantza |

    Rebota, rebota y en tu cara explota
    AGNES MATEUS y QUIM TARRIDA
    Pabellón 6 21:30
    75 mins | Antzerki garaikidea-Performancea | Gaztelaniaz

    IGANDEA, URRIAK 27


    Inondik inora
    BENETAN BE
    Bilborock 18:00
    50 mins | Antzerkia | Euskaraz

    A cama de meu avó
    CELSO SANMARTIN
    La Fundición 19:00
    50 mins | Ahozko irakurketa poetikoa | Galizia

    FAENA (CICLO DE LAS PEREGRINACIONES #4)
    VÉRTEBRO
    Pabellón 6 20:30
    70 mins | Dantza |

Copyright © 2019 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO