URRIAREN 17TIK 27RA OSPATUKO DEN BAD-EN – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN, 21. EDIZIOAK EUSKAL KONPAINIEN PRESENTZIA INDARTUKO DU, ETA BI EKOIZPEN LAN PROPIO ESTREINATUKO DITU, LEGALEON – T-REN ETA GERMÁN JAUREGUI & ANTÍA DÍAZEN ESKUTIK

Bilboko Udalak antolatutako BADek La FuNdicIOn, Campos Antzokia, Pabellón 6, Bilborock edo Dantzertiko agertokietara zabalduko du programazioa. 21 konpainiak euren azken lanak aurkeztuko dituzte, horien artean nazioarteko panoraman erreferente diren Miguel Pereira, tg STAN belgiarrak edo Igor & Moreno, besteak beste.

BADek erabateko sei estreinaldi aurkeztuko ditu –horietatik bi ekoizpen lan propioak– eta Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango diren lau ikuskizun. Ia programazio osoa lehen aldiz helduko da Euskadira.

Jaialdiko informazio bulegoak urriaren 14an irekiko ditu ateak Abandoko Udaltegian (Elkano kalea, 22). Ordutegiei, prezioei, sarrerak eskuratzeko moduari eta egitarau osoari buruzko informazio gehiago www.badbilbao.eus webgunean.
Bilbon, 2019ko urriaren 8an. Bilboko Udalak antolatzen duen BADek – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du urriaren 17tik 27ra, ohikoak diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia edo Pabellón 6 agertokietara, besteak beste, euren azken lanak aurkeztuko dituzten 21 konpainiaren lanak hurbilduz. Aurten, BADek euskal artisten eta konpainien, finkatuta daudenen eta euren lekua lortzen ari direnen, presentzia indartu du, eta horietako birekin ekoizpen lan propio bi estreinatuko ditu: Legaleon – T / Kolektibo Monstrenko eta Germán Jauregui & Antía Díaz. Jaialdiak erabateko 6 estreinaldi eskainiko ditu, baina ia programazio osoa lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskadin, nazioarteko panoraman erreferente diren zenbait artistarekin Miguel Pereira, tg STAN belgiarrak edo Igor & Moreno, besteak beste.

Edizio honen programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Gonzalo Olabarria Kultura Zinegotzia eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria bertan zirela.

Izan ere, hurrengo ediziorako aukeratu diren konpainien artetik ia erdia euskal eszena berrian sar daitezkeen eta batez ere dramaturgia berrien alorretan lan egiten duten artistak dira. Horrela, talde eta artista hauek euren azken lanak aurkeztuko dituzte: Legaleon-T / Kolektibo Monstrenko, Germán jauregui & Antía Díaz, Tripak, Javier Liñera eta Ekoma Teatro, Ziomara Hormaetxe, Benetan Be, Node, Eguzki Zubia-La Dinamika eta Zirkozaurre. Gehienek eskainiko dituzten ikuskizunak jaialdian estreinatuko dira.

Horrela, jaialdiak urriaren 17an irekiko ditu ateak La Fundiciónen, BADen ekoizpen lan propio baten erabateko estreinaldiarekin, Legaleon – Trekin eta Kolektibo Monstrenkorekin. Legaleon – T Espe López eta Oscar Gómez Mata ezagunen eskutik sortu zen 1986an, eta sorkuntza eta konposizio forma berriei buruzko ikerketan egiten du lan. Monstrenko, Txubio Fernández de Jauregik, euskal eszenako erreferente historikoak, sortutako kolektiboa da, proiektu eszeniko bakoitzean ikus-entzuleekiko harremana aztertzen duen eta mota guztietako antzezle komikoz osatuta dagoen kolektiboa da, beti ere umorean oinarrituta, ikus-entzuleak ez daitezen inoiz zerbait pasiboa izan. Oraingo honetan elkartu egin dira, eta BADen eskutik “¿Hay alguien ahí?” aurkeztuko dute, bizi gaituenari, zeharkatzen ari garen denborari eta hitzak eta ekintzak gastatzeari buruzko antzerki garaikide pieza.

Horrez gain, BADek beste ekoizpen lan propio bat ere estreinatuko du urriaren 18an, Pabellón 6n, dantza lana, hain zuzen ere, Germán Jauregui & Antía Díazen eskutik. “Rassenblement”, giza harremanek gaur egungo bizitzan betetzen duten lekua aztertzen duten bi gorputz dira. Diskurtsoaren, sinesmenaren, pentsamenduaren… abstrakzioaren aurrean, beste azal batekin kontaktua agertzen da, eta horrek bultzatu eta eutsi egiten zaitu eta zuk ere, aldi berean, eutsi egiten duzu. Enigmaren aurrean sentimendu komuna gauzatzen eta unibertsalizatzen duen beste gorputz bat. Hainbat urtez Bruselan euren proiektuak aurrera eraman ondoren, elkarren arteko ekoizpena eta Euskadiko erabateko estreinaldia den lana aurkezten dute.

Euskal proposamenen artean, sorkuntza eszenikoari laguntzeko Baliabide Eszenikoen Zentroaren – BilbaoEszenaren “Artistak Egoitzan” programaren barruan aukeratu ziren hiru proiektuen aurkezpena eta estreinaldia ere badaude. Bizkaiko konpainia biren eta Gipuzkoako baten hiru proposamen dira, eta antzerkiaren eta dantzaren, zirku garaikidearen eta performancearen barruan daude.

NODE konpainia gipuzkoarraren “PUGNA” urriaren 20an aurkeztuko da Campos Antzokiko Kupula aretoan. Testuinguru eszeniko berean dantza garaikidea, zuzeneko musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen performance pieza da. Bigarren proposamena Gorka Pereiraren (Zirkozaurre) “Tiempo” da. Dantzaren eta zirku garaikidearen bitartez ikus-entzuleak bidaiatzera eramango dituen lana da, denbora ulertzeko modu desberdinak sortuz; penduluaren mugimenduan oinarrituta, teknologia berriak hartzen ditu ardatz, patroi desberdinak ikertuz eta horiekin dantza eginez. Amaitzeko, euskal eszenan ibilbide luzea duen Eguzki Zubia – La Dinamika artistak “3er acto” lanaren work-in-progress aurrerapena eskainiko du. Dantza eta antzerki proposamen horrek, emakumeei buruz ditugun aurreritziak, gaiak eta ideiak lantzen ditu, menopausian, zahartzeak dakarren bazterketan, ikusgai izateari uztean eta horrek guztiak dakarren gainbehera pertsonalean oinarrituta.

BAD GEHIAGO
Programazioaren barruan, Estatura lehen aldiz helduko diren zenbait ikuskizun daude. Horien artean, Igor & Morenoren “Andante” dago, behe-lainoan zehar egingo den bidaia, ikus-entzuleak dantzaren, soinuaren eta argiaren bitartez garraiatzeko. Horrez gain, Miguel Pereira portugaldarrak “Pieza para negocio” aurkeztuko du, dantza, performancea eta antzerkia uztartzen dituen kalitate handiko diziplina anitzeko ikuskizuna; Antonia Baehr alemanak “Exit” performancea aurkeztuko du, eta Ana Pi artista eta koreografo brasildarrak, hiriko dantzen ikerlari, dantzari garaikide eta pedagogoak, “NoirBlue” ekarriko du lehen aldiz Estatura. Azken horrek Bilboko Institutu Frantsesaren laguntza jaso du.

Aipamen berezia merezi dute 2018ko Act Saria irabazi zuen Emilien Trucheren “Confetti”, eta maitasun hirukote klasikoaren istorioa kontatzen duen Harold Pinterren “Traicion”. Azken lan horretan Emmak zazpi urte daramatza Robert senarra Jerry adiskide onenarekin engainatzen. Tg STAN konpainia belgiar ospetsuak moldatu du eta lehen aldiz helduko da Euskadira. Ikuskizunak Europako Pyrenart proiektuaren laguntza du, eta gauza bera gertatzen da Carla Rovira katalanak dakarren eta oroimen historikoaren gaia eta Gerra Zibilean eta Frankismoan ikusezin bilakatu ziren historiak lantzen dituen “Matria” antzerki-dokumentalarekin.

Estatu mailako gainerako proposamenak ere lehen aldiz aurkezten dira Euskadin. Hori gertatzen da BADera “Rebota rebota y en tu cara explota” lanarekin heltzen diren Agnés Mateus eta Quim Tarrida bartzelonarrekin, indarkeria matxistari eta gizartearen pasibitateari buruzko gogoeta gordina, 2017an Joera Berrien Kritikaren Saria eta 2018an Ekarpen eszeniko berrien Butaca saria lortu zituen lana.

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak – BADek, arte eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzeko helburuarekin, 4 urtetik gorako seme-alabak dituzten familiei zuzendutako ikuskizuna prestatu du edizio honetan. Benetan Be konpainia gazte bilbotarrak, “Inondik inora” ikuskizuna aurkeztuko du Bilborocken urriaren 27an. Umorea eta poesia, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen dituen eta jakinmina eta obedientzia eza sustatu gura dituen lana.

PROFESIONALENTZAT
Ohikoa denez, jaialdiak irauten dituen egunetan arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako zenbait jarduera berezi egingo dira. Prestakuntzari dagokionez, Burtsako Udaltegian egingo diren bi topaketa profesional jasoko dira. ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, lankidetzan antolatu den lehena urriaren 17an izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta dantzarako argiztapenaren diseinuan zentratuko da. Prestakuntza Lola Barrosok emango du, “Furiosa Escandinavia” lanari esker 2018an Argiztapen Diseinu Onenaren MAX SARIA lortu zuen eszena argiztapen diseinugileak. Lola Barroso, antzerki, dantza, kontzertu, opera eta musikal ekoizpen lanetarako argiztapen diseinugile gisa 15 urte baino gehiagoko ibilbidea duen profesionala da.

Hurrengo egunean, urriaren 18an, nazioarteko merkaturako gain-titulatzeko moduari buruzko prestakuntza ekintza egingo da, arte eszenikoetako profesionalei zuzenduta. Jarduera Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren barruan dagoen mugaz gaindiko lankidetzarako Pyrenart proiektuan sartzen da. Topaketan, azken urteetan ikuskizunak nazioartera zabaltzeko egokiak diren soluzioak bilatzeko aurrera eraman diren tresnak eta teknologiak ezagutaraziko dira. Prestakuntza espezializatu horren helburua ikuskizunen gain-titulaziorako azken teknologiak ezagutaraztea da: sistema teknikoak, softwareak, ohiko arazoak, pantailen kokalekuak, ikusgaitasuna, eta hizkuntza batera baino gehiagora gain-titulatzea, besteak beste. Bi jarduera horietarako izen emateko epea irekita dago jadanik ATAEren posta helbide elektronikoaren bitartez (info@atae.org ).

Jaialdirako sarrerek 10 euroko prezio orokorra izango dute txarteldegian –8 euro Pabellón 6ko, Dantzertiko eta Bilborockeko emanaldietarako–. Sarrerak gaurtik aurrera jaialdiaren webgunearen bitartez, txarteldegietan eta espazio batzuetako webguneetan eskuratu ahal izango dira, eta baita Abandoko Udaltegian (Elkano kalea, 22) egongo den eta ateak urriaren 14an zabalduko dituen BADen informazio bulegoan ere. Ohikoa denez, doako zenbait jarduera programatu dira.

INFORMAZIOA: www.badbilbao.eus
ARGAZKIAK: https://we.tl/t-EEzxH5Y3eq
BIDEO-PROMOA: https://www.youtube.com/watch?v=rcsw_fw_PEk

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao