Erronka Garbia

BAD Bilbaok, 2025ko edizioan, IHOBE sozietate publikoak aitortutako Erronka Garbia ziurtagiria izango du, eta jaialdian ingurumen-inpaktua hobetzeko neurriak garatzeko konpromisoa hartuko du, honako alderdi hauetan: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak, bai eta herritarrak jasangarritasunean sentsibilizatzeko zeharkako ardatza ere.
Hauek dira BAD-en ingurumen-helburu nagusiak:
Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera, ekitaldi jasangarri bat ingurumenaren gaineko balizko inpaktu negatiboak gutxituz diseinatu, antolatu eta gauzatu dena da, eta legatu positiboa uzteko ahalmena du erakunde antolatzaileentzat eta inplikatutako eragileentzat. Ekitaldi horiek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituztela ziurtatzeko, Ihobe sozietate publikoak Erronka Garbia metodologia garatu du, ekitaldiak egiteari lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko aukera ematen duen prozedura.

BAD BILBAO 2025 - Programa / Egitaraua

BAD BILBAO 2025 - Egitaraua

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak