HERIOTZAK EDUARDO DU IZENA

FORMOL LABORATEGIA

  • Urriaren 16a, 19:00etan

Harrobia Eskena

  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Gazte eta helduentzat
  • Diziplina: Poesia ez-irakurtaldia
  • Jatorria: Euskadi
Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. 60 minutu 60 minutu 60 minutu
SINOPSIA

Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitaldia aurkezten dute. Mundu Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte betetzen dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina Formolekoek lana serio hartu dute.
Mezu bat heldu da kontrolera.
Poema bat dela uste dugu.
Kanpoan itsaso zuria eta Eduardo
Besteri ez dira geratzen.
Suntsipen orokorra.
Barruko iluntasunean
Egin dezakegun gauza bakarra
Izarrak izatera jolastea da.
Argi txikiak gara, pauso ahalketiz.
Agurrak, poesia eta musikita.
Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. Urteurrena ospatzeko Formol Laborategiaren poesia ez-errezitaldia. Biziei ere omen.

KONPAINIA

Formol Laborategia 2019an eratu zen Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibargurenen eskutik euskal eszena garaikidean parte hartzeko asmoz. Hasieratik euskal kulturgintzarekiko zuten erantzunkizunari heltzea, sortzaileen arteko saretzea sustatzea, publiko berria sortzea eta poetika eta estetika berrien bila ikerketa eszenikoan aritzea izan dira taldearen helburuak. Laborategi moduan lan eginez, sorkuntza kolektiboa dute oinarri. Antzerki posdramatikoaren esparruan dihardute, kode performatiboak landuz, zuzeneko gertakariaren ideia esploratuz eta narratiba klasikoetatik haratago ibiliaz, besteak beste. Eszenaratze berri baten bilaketan, iruditegi oniriko, teknologiko eta kisch-ak uztartzen dituzte, pop kultura eta punkaren eraginpean. Ikus-entzunezkoen eta dramaturgia ez-narratiboen erabilpena gailentzen da beren sorkuntzetan.

FITXA ARTISTIKOA
  • Zuzendaritza: Formol Laborategia, Oier Guillan, Javier Barandiaran
  • Dramaturgia: Formol Laborategia, “Biziei ere omen” MPK
  • Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren, Edurne Azkarate
  • Off Ahotsak: Bea Egizabal, Intza Alkain, Mikel Ibarguren
  • Diseinu grafikoa: Janire Arroyo
  • Argazkiak: Iker Gozategi
  • Ekoizpena eta banaketa: Formol Laborategia, Susa Argitaletxea

BAD BILBAO 2025 - Programa / Egitaraua

Pictogramas

Pictogramas sobre la accesibilidad de los espectáculos
Pictogramas sobre los tipos de espectáculo
Pictogramas sobre público

BAD BILBAO 2025 - Egitaraua

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak