
Harrobia Eskena
Maxka`roa lanak maskaradaren ezaugarri den zibilizazio-basakeria dikotomiarekin jolasten du, eta, dantzaren bitartez, 11 zuberotar dantzariren ardura, nahikari eta kezken berri ematen du. Zuberoako bizilagunek eta plazek mendeetan zehar ezagutu dituzten dantza, kantu eta antzerkien bidez zabaldutako alaitasunaren berrirakurketa- eta berrinterpretazio-ariketa bat da.
Lan hau Berritza Zuberoako dantza tradizionaleko elkarteko dantzarien eta Eneko Gil koreografoaren arteko topaketaren ondorio da. Ikuskizunak Zuberoako maskarada du inspirazio-iturri, eta tradizioa eta garaikidetasuna nahasten ditu. Maskarada da euskal folklorearen inauteri-erritu bereziena, eta haren ezaugarri nabarmenena da dantza, musika, kantuak eta antzerki-emanaldiak uztartzen dituela eta ikusleek ere modu aktiboan hartzen dutela parte. Horrela, bada, kalitatea eta Zuberoako maskaradaren tradizioarekiko lotura azpimarratu behar dira Berritza Elkartearen Maxka`roa lanean. Lan hori, gainera, dantzari gazte talde baten bultzadaz egin da, dantzaren arloan ibilbide aitortua duen koreografo baten zuzendaritzapean.
Maule-Lextarreko Berritza kultura elkartearen helburua da Zuberoan euskal kultura sustatzea, eta, horretarako, talde amateurrei laguntzen die, tailer artistikoak eskaintzen dizkie, ikuskizunak koproduzitzen eta ekoizten ditu. Funtsean, kultura-baliabideen gune izatea du helburu. 2024an, Berritzak lan koreografiko berri bat aurkeztu zuen, Maxka`roa deritzana, eta lan horretan, beste artista batzuen artean, Txingili´k dantza-taldeko dantzariek eta Eneko Gil koreografoak hartzen dute parte.