FREE TOUR-BILBAO

PERPETÙA VASTARDA

ARTISTAK EGONALDIAN 2025 sorkuntza-prozesuaren erakusketa

  • Urriaren 19a, 11:30etan

Bilborock

  • Iraupena: 105 minutu
  • Publikoa: Helduentzat
  • Diziplina: Antzerki erlazionala
  • Jatorria: Euskadi
Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. 105 minutu 105 minutu 105 minutu
SINOPSIA

11:30 Ibilbidearen hasiera Arriaga plazan
13:00 Ibilbidearen bukaera Bilborocken (mahai-ingurua)

 

Garrantzitsua: mugikorra kargatuta eta aurikularrak. Oinetako erosoak, ura, eguzkitako krema edo euritakoa gomendatzen dira.

 

Free Tour-Bilbao harreman-antzerkiko proiektu bat da, hainbat hiriren turistifikazioaren arazoa salatzen duena. Horretarako, bozgorailu eta espazio kritiko bat eskaintzen die auzotarrei, haiek baitira arazo horren ondorioengatik kaltetuenak. Proiektua auzokideekin eta bertako artistekin elkarlanean sortu da, tokiko kulturgintza sustatzeko eta haren aldeko apustua egiteko.

KONPAINIA

Perpetûa Vastarda Arte Bizien konpainia bat da, Nuria Hernandok (Bilbo) eta María Pizarrok (Barakaldo) 2024an eratua, sorkuntza-espazio hibridoak ekoizteko, ikertzeko eta sustatzeko helburua duena.
Gaur egun, konpainiak bi ekoizpen-lerro bereizi ditu: bata ikerketa koreografikora bideratua, eta bestea harreman-antzerkian zentratua.

FITXA ARTISTIKOA
  • Kontzeptua, zuzendaritza eta dramaturgia: Nuria Hernando
  • Jardulea-performerra: Juana Lor
  • Aholkularitza artistikoa: Agustina Aragón
  • Web-aplikazioaren garapena: Hoilab
  • Ilustrazioak: Clara León
  • Bertako artista plastikoa: Ainhoa Resano
  • Kartelaren diseinua: Sara Martín
  • Entitate laguntzailea: Harrobia-Eskena
  • Egoitzak: ENTRE (Esquina Nua), Artistak Egonaldian (Bilbaoeszena), Teatrodix Phestibal
  • Banaketa: Sit and See

BAD BILBAO 2025 - Programa / Egitaraua

Pictogramas

Pictogramas sobre la accesibilidad de los espectáculos
Pictogramas sobre los tipos de espectáculo
Pictogramas sobre público

BAD BILBAO 2025 - Egitaraua

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak