
ERABATEKO ESTREINALDIA
Cúpula Aretoa - Campos Elíseos Antzokia
Euskara, ingelesa, portugesa, gaztelania
In the dark
Non-fraudulently illuminated images of freedom
In the dark
Pertzepzioaren antenak nahastu egiten dira
In the dark
Disorders Disorders Disorders Disorders
In the Epidermal-political boundaries
Gauean
Zerbait askatu egiten da
Badirudi grabitatea piskat gutxitu egiten dela
Orduan saguzaharrek arrakaletatik kanpora hegan egiten dute
Hungry/ Gosez
In the night
Hungry/ Gosez
In the dark
BOCA NOCHE/GAUA AHOA piezan, toki bat da, zeinean koreografiak denboraltasunak, bibrazioak, gorputzak, ahotsak eta oszilazioak elkartzen baititu. Atalase bat, ikusten uzten denaren eta uzten ez denaren artean, entzuten denaren eta somatzen denaren artean.
Boca Noche/ Gaua Ahoa Munstro-Erritualak koreografia ikerketa hedatuaren parte da.
Ibon Salvador koreografoa, performerra eta artista kolaboratzailea da. Arte Ederretako lizentziaduna da eta Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko masterra egin du. Arte eszenikoen esparruan garatzen du bere lana, egunerokotasunarekin hitz egiten duten pieza mugakideak egiten eta, batez ere, koreografiatik abiatuta lengoaia esperimentalak sortzen.
Giza harremanak baino harago dauden beste harreman batzuk ehuntzea interesatzen zaio, eta praktika batzuk eratzea, baldin eta praktika horiek aukera ematen badiote sentsibilitate hedatu batera iristeko, bere obrak kokatzen diren lekua edo geografia osatzen duen guztira irekita egoteko posibilitatera. Bere azken lanek kontakizun, gorpuztasun eta ikus-entzunezko euskarrietan barrena bidaiatzen dute, eta haietan egiten ditu bere saioak ikusten denaren eta ikusi ezin denaren artean, argi agertzen denaren eta gurekin amesten duenaren artean.